Sanmigelak, 55 urte auzoa koloreztatzen

Aikor aldizkaria 2019ko ira. 26a, 12:17

Derioko San Migel plaza kolorez jantziko dute jai-batzordeko kideek irailaren 27tik urriaren 6ra. Programazioak aldaketa erraldoirik egiteko beharrik ez du jai hauetako publikoa alaitzeko, ekitaldi ugari antolatuko dira-eta jai-batzordearen 55. urteurrenean. “Denborak aurrera egin ahala programazioak aldaketa gutxi izan ditu, jendeari gustatzen zaion hori eskaintzen dugulako” adierazi du Olatz Santiagok, jai batzordeko kideak.

Aurtengo kartelean zirkua jaietako gaia izango dugu. “Jende ugari batzen da plazan eta oso polita eta alaia da jendea kaleetan mozorrotuta ikustea”, esan du kideak. Bestalde, eta hirugarren urtez, Sara Macarrilla eta Mikel Eguia izango ditugu dantzan: “Lagunak ez ezik San Migel plazakoak ere badira eta oso egokia iruditzen zaigu euren parte-hartzea. Dantza-erakustaldiaz gainera dantza eskola txikia antolatuko dute. Jendeari izugarri gustatzen zaio eta plaza beti dago leporaino beraiekin”. Hala ere, tradizioak bere lekua izango du San Migelen ere: Olatz bera Lainomendiko dantzaria dugu eta folklorea ez da faltako giroan.

“Gure jaiek lau oinarri dituzte: Udala, dendak, konpartsak eta derioztarrak”, adierazi du Olatzek, eta horietako bakoitzak ahal duena eskaintzen du. “Batzuek dirua eskaintzen dute, beste batzuek, ordea, amorea eta atxikimendua”. Konpartsek garrantzi izugarria dutela adierazi du gazteak, “hainbat ekintza antolatzen dituztelako eta euren laguntza barik ez legoke jairik”.

Aire berriak

Gaur egun 20-30 urte bitarteko 13 kidek osatzen dute San Migel jaietako batzordea, eta etengabe ideia berrien bila dabiltza. “Jende berriaren eske gabiltza, ideia berriak proposatzeko batez ere”. Gaur egun gazteak bizi dira San Migelen, baina jenerazio ezberdinen artean tarte handiegia dagoela aipatu du Olatzek, gaurko gazteak gazteegiak direla azalduta.

Azken hamarkada hauetan denetatik ikusi dute jai-batzordekoek: “Berrogeita hamabost urte igaro dira batzordea jaio zenetik eta oso garrantzitsua da guretzat, urte onak eta urte zailak bizi izan ditugulako”. Jaiak desagertzeko zorian egon diren arren, aurrera egiten jakin dute antolatzaileek: urteroko bazkarian 900 lagun inguru biltzen dira San Migel plazan, eta benetan hunkigarria eta esanguratsua dela aitortu du Santiagok: “Jaiak amaitzean jendea gerturatzen zaigu iritzia ematera eta kritika guztiak aintzat hartzen ditugu, hurrengo urteetan antolaketa hobetzeko. Jendearen ekarpena ongietorria da beti”.

 

Jai-egitaraua

Irailak 27, barikua

–19:00 Txosnak zabaltzea.

–Argazki-lehiaketa  eta balkoi apainduen lehiaketak hastea.

–19:30 Kalejira eta deabruaren jaitsiera, Zaratambak fanfarreak alaitua.

–21:00 Pregoia eta txupinazoa.Konpartsa bakoitzak bere zapia aurkeztea eta zapiak denak batera ipintzea.

–21:30 Txitxi-burruntzia, San Cimbrel konpartsaren eskutik, Urrutia harategia, Bizkargi eta Jai-batzordeak babestua.

–00:00 “Poligoneroak” gauari hasiera ematea. Erromeria, Altxa Porrua; ondoren, DJ Merkelin.

Irailak 28, zapatua

–10:00 Goizeko traka.

–11:30 Lehiaketa gastronomikoak

–13:00 Zirko arratsaldeari hasiera ematea.

–14:00-14:30 Kazolak aurkeztea.

–15:00 Herri bazkaria eta potentzia handiko traka. Ondoren, sariak banatzea.

–Koktelak, Xumuskumuxumus konpartsaren eskutik eta Adarve kafetegiak babestua.

–18:00 Dj Porty.

–00:30 Berbena, Atlantida orkestrarekin.

–05:00 Diskoteka.

Irailak 29, domeka

–10:00 Goizeko traka.

–12:00 Txosnak zabaltzea.

–12:30 Euskal dantzak, Lainomendi taldearen eskutik.

–17:00 Konpartsen arteko jolasak.

–19:30 Dantzak, Duo Galea taldearekin.

–21:00 Erretiratuentzako kopaua, Tik-takek babestua.

 

Urriak 3, eguena

–18:00 Umeentzako arratsaldea: jolasak… Ondoren, marrazki-lehiaketa umeentzat.

Urriak 4, barikua

–19:00 Kirol dantza erakustaldia, Mikel Egia eta Sara Macarrillaren eskutik.

–20:00 Txorizoa sagardo-puntuarekin. Hor Konpon konpartsaren eskutik eta Haizea tabernak babestua.

–22:30 Gabon zaharrari hasiera ematea. Aurten 80. hamarkadako New Yorkeko “Studio 54” diskotekan girotua. Pintxo berezia, Beste Bar konpartsak eginda eta Beheko Tabernak, Akelarrek eta Com&Cop-ek babestua.

–00:00 Sorpresak,kanpai-hotsak eta musika. Ondoren, Dj Porty.

Urriak 5, zapatua

–09:00-14:00 “Julio Garitano” areto-futbol txapelketa

–10:00 Goizeko traka.

–14:00 Indaba-jana. Txirimiri konpartsak eginda eta Txapas eta Sugoi Byron tabernek eta jai-batzordeak babestua. Ogia, Tahona Uriberen eskutik.

–15:00 Postrea. La Kuadrilla konpartsak eginda eta Irrintzi, Akelarre eta Jai-batzordeak babestua. Prezioa: 4 euro.

–16:00 Bingo berezia.

–20:00 Umeen mozorro lehiaketa.

–21:00 Nagusien mozorro lehiaketa.

–00:30 Berbena, Vulkano orkestrarekin.

–04:30 Dj Porty

Urriak 6, domeka

–10:00 Goizeko traka.

–13:00 Iparralde abesbatza.

–Bermuta, Trotatxosnak konpartsak eginda eta babestua.

–15:30 Jai-batzordearen bazkaria.

–17:30 Bat, bi , hiru, erantzun berriro jokoa, konpartsen artean.

–19:00 Jaietako argazkiak eta bideoak proiektatzea.

–20:30 Sariak banatzea.

–19:30 Txokolatada. Lancho Iturgintzak eta Mendez Itzurgintzak

babestua.

–20:00 sariak banatzea eta jai amaiera berezia.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).