Ganbara Gizarte Irratia, parte-hartzailea

t: Joanes Camara eta Amaia Ibarrondo 2021ko eka. 21a, 15:46

Gure zerbitzuetako erabiltzaileak artatuz gain, PAI Bitartean-en asmoa da komunitatea indartzen laguntzea eta eskaintzea zerbitzu honetan dinamika komunitario bat sortu ahal izatea. Dinamika hori osatuko da zerbitzuaren beraren eta bertan parte hartzen duten guztien eta  Txorierri osoko pertsonen, taldeen eta erakundeen artean.

Helburuari heltzeko, komunitate-irrati bat dugu: Ganbara Gizarte Irratia. Hasieran, irratia Gamiz-Fikako egoitzan ipini zen zerbitzuetako erabiltzaileentzako akuilua izateko eta komunitatean parte hartzera anima zitezen. Urtearen hasieratik, hala ere, irratia Derioko eguneko zentroan dago eta, filosofia berberari jarraituta, helburu hau du: pertsonak hurbiltzeko tresna izatea, hau da, topagune bat zeinetan Txorierriko biztanleek, elkarteek eta taldeek parte hartu ahal baitute komunitateari ekarpena egiten dioten edukiak diseinatuz eta garatuz.

Helburua da topagunea izatea, zeinetan partaideek komunitateari ekarpena egiten dioten edukiak garatzen baitute 

Gaur egun, Ganbara Gizarte Irratiaren saioak eguenetan eta barikuetan egiten dira. PAI Bitartean zerbitzuaren erabiltzaileek hartzen dute parte saioetan, eta haiekin batera edozein aritu daiteke: baldintza bakarra da hainbat gairi buruzko saioak diseinatzeko eta grabatzeko gogoa izatea. Irratsaioak podcast moduan entzun daitezke soundcloud plataforman, Emaus Gizarte Fundazioak bertan duen gunea hain zuzen.  

Egitasmoa 2019. urtearen erdialdean ipini zen martxan eta handik hona pertsona, elkarte eta erakunde asko etorri dira irratira, hala nola Toti Martinez de Lezea, Iñigito Txapelpunk, EHuko ikasleak eta ACAMBI elkartea. Ganbara Gizarte Irratiaren saio nagusiak hauek dira: Departures, hainbat herrialderi eta kulturari buruzkoa; El punk no ha muerto, zeinetan musika-estilo horretako taldeez aritzen baita; Ganbarako intxaurrak, gaurkotasuneko albisteen eta beste gai interesgarri batzuen gainekoa; Radio radical, edozein gai erradikali buruz hitz egiteko; eta Historias cuerdas para gente loca, inprobisazio-saioa dena eta zeinean imajinazioak lekua baitu. Saioetan ezagutza-ekarpen handia egiten dute gure zentroko erabiltzaileek zein kanpoko lagunek.

Hitza

Bestalde, eta lekua hobetuz joateko, Irola Irratiaren (107.5 FM) lagunen laguntza izan dugu. Hura Bilboko irrati askea da eta, ekipamendu teknikoak erabiltzen trabatzeaz gainera, asteko programazioan tartea utzi digute Ganbara Gizarte Irratiaren edukiak zabaldu ditzagun (eguenetan, 14:00etan; zapatuetan, 15:00etan).

Irratiari lotutako esperientzia hau komunitateko eragileak elkartzeko gunea da, eta, era berean, oso tresna baliagarria da irratiaren talde egonkorreko pertsonen komunikazio-gaitasunak eta partaidetza-lana lantzeko. Oso esperientzia aberasgarria da eta gaur egun arte oso balorazio positiboa egin dute bai parte-hartzaileek, bai kolaboratzaileek.

Tresna baliagarria da irratiaren talde egonkorreko pertsonen komunikazio-gaitasunak eta partaidetza-lana lantzeko

Laburbilduz, Ganbara Gizarte Irratiak etorkizun handia du, hitza ematen dio edozein herritarri eta komunitate-erabilera sustatzen du. Hortaz, parte hartu nahi baduzu, ipini zaitez gurekin harremanetan: atsegin handiz emango dizugu hitza, nahi duzuna adierazi dezazun.

Telefonoa: 747 493 270

Harremanetarako pertsona: Joanes Camara.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).