Pandemia dela eta, Derioko udal-tailerrak bertan behera geratu ziren 2020an, eta, bestalde, 2021ean institutuko lanak hasita, herriko lokalak eta leku publikoak ikasgelatzat erabili behar izan dira. Leku horietako batzuk dira lehen tailerrak eta ikastaroak emateko erabiltzen zirenak; esaterako, pintura-tailerra, zeinetan herritarrek hainbat teknika artistiko gogotsu ikasten baitzituzten. “Eskola-saioek ikasteko eta sortzeko aukera ematen digute, gure gaitasunetara eta gustuetara egokitzen dira eta edozein euskarritan margotu dezakegu: mihisean, paperean, egurrean… Grabatuak egin ditzakegu, edo jorratu akrilikoak, pastelak, collagea, birziklapena… uztartzen dituzten teknika mistoak”, azaldu dute ikasleek.
Pandemiari lotutako murrizketen eraginez, tailerrak bertan behera utzi ziren 2020ko martxoan. Gainera, leku batetik besterako joan-etorriak mugatu ziren, baita talde berean elkartu ahal ziren lagunen kopurua ere, eta sozializatzeko oso modu gutxi egon ziren. Hortaz, eta institutuko lanak behar-beharrezkoak zirela kontuan hartuta, aukera gutxi izan ziren ikaste- eta sortze-momentuetarako eta ihesbideetarako; horiek ere behar-beharrezkoak. Batzuetan gertatzen diren kasualitate horietako baten ondorioz, tailerretako kide ohi batek Derioko PAI Bitarteneko eguneko egoitzaren profesionalei azaldu zien pintura-eskolei berriro ekitea inportantea zela ikasi ahal izateko eta momentuko egoera apur bat ahazteko (lan- eta osasun-arazoak…). Horrela, Emauseko instalazioak eskuzabaltasunez erabiltzen hasi ziren pintura-tailerra egiteko. “Agintariek ezarritako neurri guztiak bete behar izan genituen: edukiera, musukoa, tenperatura hartzea, eskuak garbitzea… Era berean, eremu gorrian sartu ginen eta eskola-saioak bertan behera utzi behar izan genituen. Nolanahi ere, lankidetza horri esker, martxotik ekainera bitartean teknika berriak ikasi genituen, eta zenbait lan egin”.
Bizia
Esandako denbora-tartean, koadro txikiak egin dira teknika mistoa erabilita. Koadroak eskura genuen denborara eta parte-hartzaileen gaitasun piktorikoetara egokitu ziren. Hori guztia tailerreko irakasleari esker egin genuen: bere ideiak partekatu zituen gurekin, errotuladore-tintarekin margotzeko teknika berriak irakatsi zizkigun eta cianotipiaren oinarriak azaldu zizkigun oporretan esperimentatu ahal izateko. “Esperientzia laburra izan da, baina bizia, eta oso aproposa ikasteko, jendea ezagutzeko, gure sormena garatzeko eta apur bat erlaxatzeko. PAI Bitarteaneko eguneko zentroaren laguntza desinteresatua barik ezinezkoa izango zatekeen. Eskerrik asko zentroko profesional eta erabiltzaile guztiei: instalazioak uzteaz gainera, zuen lana ezagutzeko aukera eman diguzue, eta zenbait denbora-tarte zuekin partekatu. Eta batez ere etxean bagina bezala sentiarazi gaituzue. Oporren ostean ere guretzako lekua izan dezazuela espero dugu”.
“Zuen lana ezagutzeko aukera eman diguzue, eta zenbait denbora-tarte zuekin partekatu”