Politeknika Txorierri da egitasmoan parte hartzen duen Estatuko ikastetxe bakarra. Gainerako ikastetxeak herri hauetakoak dira: Herbehereak, Danimarka eta Alemania. Egitasmoaren helburua da ikasleek klima-aldaketari aurre egiteko irtenbideak topatu ditzatela. Gainera, konponbideek ikastetxeetan ezarri modukoak izan behar dute. Horretarako, astebete emango dute egitasmoarekin bat egin duten ikastetxeetako bakoitzean. “Nazioko, eskualdeko eta tokiko konponbideak landu eta proposatu nahi dira, gero ikastetxeetara eraman ahal izateko”, aipatu du Anabel Menicak, Politeknika Txorierriko Berrikuntza eta Nazioartekotze Saileko koordinatzaileak.
Azaldutakoaren arabera, helburuak lortze aldera, ikasleek talde-lana egingo dute, eta hitzaldietan parte hartu. Era berean, irteerak egingo dituzte eta herri bakoitzeko kultura eta hiri-prozesuak ezagutzeko aukera izango dute. “Proiektuan planteatzen diren konponbideak ikastetxe bakoitzaren egunerokoan ezartzea espero da, eta beste ikastetxe batzuk ere irtenbideak ezartzera animatzea”.