Nerea Uriagereka, BANeko ostalaritza-gerente berria

“Sukaldaritzan zein euskal kulturan ipiniko dugu arreta berezia”

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 30a, 13:39

Gerentzia berria dugu Txorierriko Baserri Antzokiko osta­laritza-zerbitzuan, horren ardura Nerea Uriagerekak har­tu berri du eta. Ostalaritzan eskarmentu handia duela, mun­giarrak pozik eta gogotsu heldu dio erronka berriari eta profesionalen talde ona hartu du inguruan.

Beste norabi­de bat eman nahi diozu eskaintza gas­tronomikoari. Zertan da­tza zure pro­posamena?

Garrantzi handia ematen diot sukal­deko lanari, eta gustatzen zait jantokian zein barran hura nabarmentzea. su­kal­da­ritza tradizionala eta sukaldaritza mo­der­noa uztartzen ditugu. Sukaldeko burua, esaterako, aditua da ohiko sukal­daritzan, baina lantaldean gazteak ere bai­tugu, gure plateretan egungo tek­nika berriak ere erabiltzeko.

Nolako eskaintza egiten duzue?

Pintxoez gainera, eguneko menua du­gu. Hori zortzi platerek osatzen dute, eta azpimarratu behar da egunero plater ez­berdinak egiten ahalegintzen garela; hau da, Baserri Antzokian hasi garenetik ez dugu ezta plater bat ere errepikatu. Gau­za berriekin saiatzea gustatzen zait, eta lantalde osoaren ideiak kontuan har­tuta osatzen dugu menua. Bestalde, menu erdia hartzeko aukera ere ematen diegu bezeroei, izan ere askok lanera itzuli behar dute eta, beharbada, nahiago dute zerbait arinagoa hartu.

 

"Baserri Antzokian hasi garenetik ez dugu ezta plater bat ere errepikatu”

 

Gainera, bakarrik produktu natu­ra­lak erabiltzen dituzue, ezta?

Bai, den-dena kozinatzen dugu, sal­tsak eta postre guztiak ere bai. Azken ba­tean, sukaldaritza tradizionala dugu oina­rritzat eta hura hain zuzen bultzatu na­hi dugu.

Beste aldetik, aisialdiaren arloan ere dituzue hainbat proiektu. Zeintzuk dira?

Sukaldaritzan zein euskal kulturan ipi­niko dugu arreta berezia eta, ho­rre­ta­ra­ko, soinez soin lan egingo dugu Baserri An­tzokiko Fundazioarekin. Asmoa da eus­kal kultura bultzatzea eta gazteentzako ekin­tzak antolatzea, hala nola kontzertuak, dj-en emanaldiak eta festa tematikoak, ai­sialdia Txorierrin bertan eman dezaten eta beste herri batzuetara joan behar izan ez dezaten. Era berean, Txorierriko musikariek euren lekua izango dute Baserri Antzokian, berton kontzertuak egiteko, eta horri lo­tuta, gaueko giroa ere sustatu nahi dugu. Ideia batzuk ditugu datozen hilabeteei be­gira; adibidez, aben­dua­ren 1ean, 18:30ean, emanaldia eta solasaldia egongo da Euskal Herrian Euskarazen eskutik.

 

 

Futbol-zelaitik sutegira

Athleticeko emakumeen taldeko jokalaria izan da Uriagereka, baina 24 urte zituela erabaki zuen futbola uztea. “Garai hartan ez ginen profesionalak eta ez ziguten ordaintzen. Orduan, os­talaritzarako grina beti izan du­da­n­ez, heziketa-ziklo bat egin nuen Artxandako Ostalaritza Eskolan. Prak­ti­kak Derioko jatetxe batean egin ni­tuen, eta egun batean aireportu on­doko hotelaren zuzendaria ezagutu nuen. Hoteleko jatetxea, Urbe jatetxea, har­tzera animatu ninduen, eta duela 12 ur­tetik hona nabil bertan”. Mungiarrak Ba­serri Antzokiko zein Urbe jatetxeko os­talaritza-zerbitzuaren ardura du gaur egun. “Proiektu ezberdinak dira: Ur­beko bezeroak hoteleko bezeroak izaten dira, eta Baserri Antzokian ai­sial­dia eta kultura ere dira kontuan har­tze­koak. Hala ere, filosofia bera dugu gas­tronomia arloan. Pozik gaude, lan as­korekin, baina beldur barik”. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).