Azaldu dutenez, bere ezagutzari esker, Politeknika Txorierrik ETEak gidatu ditu bidean sortutako beharrizanetan. “Lankidetza horrek ekarri du enpresetako zerbitzuak eta prozesuak ezartzea eta hobetzea, gailentzen ari diren merkatuetan sartu daitezen”. Horri lotuta, nabarmentzekoa da Politeknika Txorierrik ikasketa guztietan proiektu-eskaintza zabala duela: Diseinua eta fabrikazio mekanikoa, Elektrizitatea eta elektronika, Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola, Salmenten eta Merkataritza Esparruen Kudeaketa eta Marketina.
Pili Alonso da Ingurune Estrategikoetan Aplikatutako Berrikuntzako zuzendaria (Tknika). Bere esanetan, “ikastetxeak TKgune programan beharrezkoak diren zutabeak eraiki eta indartu ditu. Hortaz, garapen-aukerak handitu dira, eta TKgune sarea indartu”. Gainera, bost pertsonak osatutako taldea ipini dute proiektuen buruan, gune gehiago sortzeko eta ezagutza handitzeko. “Proiektu bakoitza erronka da ikastetxerako eta irakasleentzat, ETE bakoitzari merkatuko erantzunik onena eman ahal izateko, etengabe eguneratzen dabiltza eta. Jakintza berriak ikasgeletara ere eramaten dira, ikasleak merkatuan sortutako azken erronketan trebatzeko”, esan dute.