35 urtez, ekin eta ekin euskeraz!

t: Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea 2023ko api. 21a, 12:47

1987-1988 ikasturtean hasi zen Txorierriko Udal Euskaltegia eskualdeko herritarrak euskalduntzen eta alfabetatzen, eus­kera landuz eta zabalduz. Aurten, 35. urteurrena os­pa­tuko du; hori dela-eta, hainbat ekitaldi egingo ditu maiatz-ekaine­tan.

Euskaltegia abian jarri

Euskera ikasi eta lantzeko zentro publikoa 1987-1988 ikasturtean hasi zen jardunean Txorierriko Euskaltegia izena har­turik, 50 ikasle eta 4 langilerekin ba­tera. Hasieran, Derio, Sondika eta Za­mudioko udalek bultzatuta sortu zen, be­ren- beregi eskualdean euskera eskolak ema­tearrean. Ostean, behin Txorierriko Zer­bitzuen Man­komunitatea eratutakoan, La­rrabetzu, Le­za­ma eta Loiuko udalek ere bat egin zu­ten abian jarritako eus­kalduntze eta al­fabetatzeko zerbitzu pu­blikoarekin.

1991n eta 1994an Mankomunitatearen eki­menez eta HABEren babespean, eus­kal­tegirako langileak kontratatzeko le­hia­ke­ta-oposizioak deitu ziren. Artean Txo­rierriko Euskaltegia zenak Txorierriko Udal Euskaltegia izena eta izaera juridiko-ad­mi­nistratiboa hartu zuen eta Eusko Jaur­la­ritzaren HABE erakundeak udal eus­kal­tegien erregistroan jaso zuen. Ha­sie­rako ur­teetan, eskolak arrastiz ema­ten ziren udalek utzitako lokaletan, eta ba­tez ere De­rioko Herriko Plazan, “me­di­kua­renean”.

1994. urtetik aurrera, ikasleen ma­tri­ku­lazioak nabarmen egin zuen go­ra. Ho­ri ikusita, herritarren eskaerari ga­no­raz erantzuteko eta zerbitzua be­ra­riaz egituratzeko, Txorierriko Man­ko­mu­ni­tateak Txorierriko Udal Eus­kal­tegia Era­kun­de Autonomoa legez era­tzea era­ba­ki zuen, bere aurrekontu eta fun­tzio­na­mendu eta guzti. Harrezkero, eus­kal­tegiak egoitza nagusia Derioko Udalak utzi­ta­ko udaletxepeko lokaletan dauka.

Garatu eta sendotu

Erakunde sortu berriaren Estatutue­ta­ko 3. artikuluak zioenez, helburua zen “Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Le­za­ma eta Larrabetzu udalerrietan hel­duen alfabetatze eta euskalduntzea, bai­ta euskera sustatu eta garatzeko be­har diren zerbitzuak eskaintzea, eta Man­komunitateak hizkuntza politikaren ar­loan agintzen dion edozein jarduera egi­tea ere.” Bertan zehaztutako xedeari hel­duta, Man­komunitatearen Euskera Zer­bitzua ere, or­duantxe eratu zen.

1987. urtetik hona 3500 herritar in­gu­ru hurreratu dira Txorierriko Udal Eus­kal­tegira. Gainera, azken urteetan ize­na emandako ikasleen kopurua na­hiko an­tzekoa izan da: 225-250 lagun, au­rrez aurreko ikastaldeetan nahiz au­toi­kas­kuntza bidezko moduluetan.

Geure ibilbidean, eskaintza indartu eta zabaltzeko aparteko ahalegina egin izan dugu, betiere ikaslearen beharrizanak ar­datz hartuta: maila guztiak, ikastaro mo­ta ugari, ordutegi zabala (goizeko 9etatik iluntzeko 9etara), helburu bereziei be­girako ikastaroak, eskolaz kanpoko jar­duerak, gainerako erakunde eta era­gi­leekin elkarlanean sortutakoak… 

Horrek guztiak sendotasuna eta be­rezko izaera ekarri dio zentroari, eta egun Txo­rierrin euskera ikasi eta lantzeko, erro­tutako zerbitzu publiko sano ezagutua da euskaltegia.

 

Egoera ezberdinetara egokitu

Izan ere, euskera ikaslearen profila, kul­tura maila, hizkuntzaren ezagutza, zu­zentasuna eta egokitasuna, helburuak, mo­tibazioa, erabilera… aldatuz doaz, ur­terik urte. Egoera berriak azal­du zaizkigu, ikasleen beharrizan berrie­ta­ra etengabe egokitzera bideratu gaituztenak: gazte­txuak, gazteak eta helduak, erretiratuak, uni­bertsitarioak, dendariak, ostalariak, se­me-alabei ikasketetan lagundu nahi die­ten gurasoak, enpresetako beharginak, ad­ministrazio publikoetako langileak, ira­kasleak, lan egiteko eta bizitzeko aukera duinak edota hobeak izatearren hainbat he­rrialdetatik datozkigunak: Gaztela, Kan­tabria, Andaluzia, Errioxa, Argentina, Me­xiko, Maroko, Brasil, Costa Rica, Erru­ma­nia...

Sasoian sasoikoa diosku esaera za­ha­rrak; garai berrietara moldatu eta horren arabera eskolak atondu, horixe geure zeregina. Horretan, esperientzia handiko euskaltegia gara eta hainbat baliabide eta metodologia berri erabiltzen ditugu. Irakasleok ikasleen benetako beharrizanak ditugu ardatz eta ikasleen parte hartzea bilatzen dugu eskolak eragingarriak, jos­tagarriak eta atseginak izan daitezen. Le­henengo egunetik bertatik euskeraz ber­ba egiten hasten da ikaslea gurean, ikasgela barruan nahiz antolatzen ditugun eskolaz kanpoko jardueretan. Halan da ze, beti saiatzen gara esparru informalak ere bilatzen eta lantzen, ikasleek euskera lotsa barik eta testuinguru ezberdinetan erabil dezaten. Ebaluazio jarraitua erabiltzen du­gu eta horren bitartez ikaslearen au­rre­rapena aldian-aldian neurtzen dugu, ikas­leari bere ikasprozesuan laguntzeko.

 

Aurrerantza begitu

Aurrerantzean ere, Txorierriko komu­nitateari zerbitzua eskainiko diogu: ez da­kienari irakatsi, egunerokoan euske­raren unibertsoan partaide izan eta bertan eraz eta erraz sar dadin; dakienari, euskera lan­tzen eta aberasten lagundu, berbaz eta idatziz, euskerari berez- berez ekin die­zaion.

Egun bizi dugun hizkuntzaren erreali­tatea anitza, konplexua eta aldakorra da. Txorierrin eta Euskal Herrian eskualdez es­kualde dugun egoea sozilinguistikoa, jen­darteak duen euskeraren pertzepzioa eta baliospena, ezagutza mailak, eta batik bat kaleko neurketek emaniko erabileraren inguruko datuak aztertuta, agerikoa da badugula zereginetan.

Irakasteaz gain, euskera gehiago eta ge­hiagotan erabiltzeko egin dezagun in­dar, erakundeak eta eragile guztiok el­karrekintzan ibiliz. Hitzez ekiteko garaia dela esan berri digu Euskaraldiak azken edi­zioan; eta horretarako hiztunak be­har ditugu. Euskerak, Txorierrin, edo­non eta edonoiz egoera guztietara egoki­tzen dakiten hiztunak behar ditu, ahal­dun­duak, euren hizkuntzaz egin eta idatziko dutenak. Berbaz ekiteko sasoia da.

 

Eskerronez... eta ospakizunez

Bakoitzari berea, horixe baita legea, eta Txorierriko Udal Euskaltegiak egindako ibilbidean bidelagun izan zaituztegun ikas­le, irakasle, langile eta lankide horiei guztiei eskerrak ematen dizkizuegu.

Zuok denok gogoan, zuen omenez eta zuei eskerronez.

Txorierriko Udal Euskaltegiak 35 urte beteko ditu ekinean hasi zela, eta hori ospatzeko ekitaldiz betetako egitarau za­bala atonduko dugu: bisita gidatua, men­di ibilaldia, berbaldia, musika… saio ugari maiatz- ekainetan hurreratuko zaizkigun guz­tientzat. Laster izango duzue horren berri. Bitartean, badakizue, euskeraz egin eta eragin! Izan be, ekinean gabiltzan ar­tean gara-eta. 

Erdu geugaz!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).