Azaroaren 13an, kulturen arteko collagea eta elkarrizketa izango dira 17:30etik 19:30era, Nagusien Etxean. Maria Arriera eta BBTk “Senda” sorkuntza kolektiboko proiektu artistikoa aurkeztuko dute, zeinak biodibertsitatea, memoria eta lurraldea aztertzen dituena. Horretarako, basa-kartografia erabiltzen dute. Besteak beste, Derioko ibilbide baten trazadura agertuko da kartografian.
Azaroaren 14an, bestalde, eta Aritz Albaizarren eskutik, zinema komunitarioari lotutako dokumental labur bat proiektatuko da Gurea Aretoan. Solasaldia ere izango da, eta protagonisten testigantzak entzuteko aukera egongo da. Emanaldia 11:00etatik 12:00etara izango da. Ondoren, eta 13:00ak arte, ikasleek komunitate inklusibo, seguru, erresiliente eta jasangarriei buruz egindako podcastik onenak sarituko dituzte Moviltik elkarteak, Ganbara Gizarte Irratiak eta Politeknika Txorierrik. Goiza biribiltzeko, Trakamatraka musika-ekitaldi interaktiboa egingo da.
Azkenik, azaroaren 15ean, Harien Ametsak txotxongiloak eta soinu-kontakizunak izango dira 11:00etatik 12:00etara, Gurea Aretoan. Ostean, Hibernando Estudioren “Ahotsak, tintak eta ekintza!” egitasmoaren bidez, muralei lotutako teknikak ikasiko dira, “Derioko kaleak eraldatzeko eta kolorez janzteko”, adierazi dute antolatzaileek. Arratsaldean, 17:30etik 19:00etara, itzalen antzerkia egingo da Derioko herri-ikastetxeko umeak antzerkira eta txotxongilo-mundura hurbiltzeko. Ekintza Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiarekin eta Alabazan konpainiarekin lankidetzan egingo da. Horrezaz gainera, familia osoarentzako ikuskizun bat ere egongo da, ikusle guztiek gozatu ahal izango dutena.