Bizitzearen joan-etorriak bakarrik erantzun deutson galderea da. Ekintzaile izatea ez da gauza erraza, eta sarritan, polita be ez. Egunerokoen lehentasunak sano aldatzen dira, eguna labur lotzen da, familiak aparteko ardurak hartzen dauz norberaren ”ekintzailetzaren” ondorioz, lagun taldea zer dan be ahaztu egiten da, neke itzela dakar, emaitzak gura baino beranduago heltzen dira eta barreakaz batera negarrak be urteten dira. Ha-ta guzti be, sarritan gauzak ez dira gura moduan urteten. Berba hori askotan errepikatzeak momentuko motibazinoa eragiten dau, burua berotzen dau, baina helburua lortu arteko bidea latza izaten da normalean, eta bide horretan erantzuten jako planteatu dodan galdereari.
Dana dala, borondate oneko ekintzaileak beharrezkoak dira, amankomunean daukiezan helburu orokorrei esker kobazuloetatik urten ginan eta. Nire kasuan, planteatutako galdereari sarritan erantzun deutso nire bizitzak.
Izan zaitezen ekintzaile, baina sakon hausnartu eta bide-lagunak ondo aukeratu. Bidea ez da erraza izango. Zeuon helburu konkretuak ondo aukeratu, amankomuneko helburu orokorrak gizartearen mesederako izango baitira. Helburua bera da benetako motibazinoa!
Bihotzez, eskerrik asko Ainarari, Juleni, Asierri eta nire familia osoari.