Bidaia

Erabiltzailearen aurpegia Ana Mezo, irakaslea 2017ko uzt. 18a, 10:36

Ana Mezo, irakaslea

Hau da Euskal Herrian hasi eta amaituko den bidaia xume bat. Eus­kal Herrian, 70. hamarkadan, feminismoaren funtzionamendua besteenganako konfiantzan oinarritzen zen. Nor­ba­nakoaren esperientzia eta teoria osagarriak ziren. Gaur egun teorietan aurreratu dela, baina horizontaltasunean galdu den susmoa dut.

Txiapasen, Mexikon, bizilagunen ge­hien­goa andra indigenak dira. Tzotzil hizkuntzan ez dute “gaztea” esateko berbarik. Umea edo andra zara, hilekoak zehazten du batetik bestera igarotzea. Beraz, disfrutatzeko, ikasteko edota harreman sexual libreak izateko denborarik ez dute.

Estatu Batuetara salto egin eta An­gela Davis aipatu gurako nuke. Oraintsu Euskal Herrian ibili da eta arraza, genero eta klase arazoak berriro jarri ditu mahai gainean, baita EEBBetan andrazkoek kartzeletan sufritzen duten aparteko zapalkuntza ere. Kartzelak sortu ziren “gizonezkoak damutu eta herritar hobeak” bihurtu ahal izateko. Eskubide hori ez zitzaien andrazkoei aitortu ez zirelako herritar osoak.

Afrikara bagatoz, esaterako, Senega­le­ra, ezkontzen ez diren andrazkoak baztertu egiten dituzte. Estigmatizatuta dau­de eta sarritan ohitura “arinekoak” direla esaten da. Hori dela eta, bikotea aurkitzeko zailtasun handienak dituzte ikasketadun andrazkoek eta aktiboan daudenek.

Tailandiak liluratu egiten gaitu baina, andrazkoa pertsona ala merkantzia den ez dakigu. Karen etniako “Andra Jirafa” iza­teko ilargi betea dagoen eguazten ba­tean jaio behar da. Andra “pribilegiatuak” di­ra. Txikitan hasten dira brontzezko eraztunak lepo gainean jartzen. “Andra Ob­jektoa” izatearen adibide garbiak dira.

Samoako andrazkoen askatasun se­xua­la­ren gainean Margaret Mead an­tropologak esandako guztia faltsua zela konprobatu zen. Lastima!

Larrabetzun, 80 urte faxistak herrian sartu zirela eta, ekimen zabala izan dugu. Zutunik taldeak ekarpen handia egin du eta pelikulak ikusteko aukera izan dugu, gerra sasoietan ikusezinak diren andrazkoen bizipen latzaz jabetzeko.

Lan handiak ditugu genero eskubideei begira baita eskubide sozial eta ekonomikoei begira ere. Kultura eta ohituren gainean egin beharreko lanak ere badaude. Angela Davisek esaten duen moduan, aliantzak egin behar dira herri mugimenduekin, arazo guztiei aurre egin ahal izateko. Arazoak diren neurrian erronkak ere badira. Animo!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).