Aspaldian oroimen historikoa errekuperatzeko han eta hemen ahaleginetan dabiltza eta gabiltza. Oraindik kezka sortzen didan gaia da. Oroimen historikoan kontakizun bakarra egitearen alde susmatzen ditut batzuk. Berriro ere agintean daudenen errelatoa kontaketa nagusituko denaren arriskua ikusten dut, beste batzuek esateko dutena baztertuz.
Historia egin duten guztien ahotsak entzuteko bidea zabalik utzi behar da, historia bizitzeko, ulertzeko edo interpretatzeko ikuspegi desberdinak egon daitezkeelako. Ahots guztiak ez badira entzuten, isiltzen diren pertsonen eskubideak urratu egingo dira. Historiak bi aspektu dituelako: batetik, objektibotasuna, besteak beste, datuak eta datak; bestetik: subjektibotasuna. Azken horrek batzen du banakakoaren eta kolektiboaren emozioak, bizipenak, sufrimenduak eta abar. Denak batuta egin behar dira historiaren kontakizunak, ezagutza eta oroimen osoagoa egin dezagun.
Beraz, oroimen historikoa garrantzitsua da iraganarekiko lotura ez galtzeko, baita etorkizunari begiratzeko ere eta erreferentziak izateko Herria eta herritarron geroa eraikitzen joateko, merezi duten aspektuetan sakontzeko eta akatsetatik ikasteko edota baztertu behar direnak albo batean uzteko. Bestalde, mundu globalizatu honek eragin duen uniformizazioari aurre egiteko, Herri moduan bizi-irauteko, oroimen historikoaren ezagutza behar dugu, eta hori gordeta izan).
Azken urteetan testigantza batzuk galdu baditugu ere, oraindik oroimen historikoa osatzen joateko aukerak daude. Egin dezagun lan zuzena eta ahots guztiak entzun ahal izateko moduak zabaldu, hala ez zaigu gertatuko lagun estatu batuarrari gertatutakoa. Animo eta aurrera.