Adinari lotutako mugak haurtzarotik bizi izaten ditugu, eta kasketak txikitatik izaten ditugu, ezin ditugunean zenbait gauza egin, hala nola autobusean bakarrik joan, alkohola edan, gidatu eta abar. Horiek guztiak egiteko aukera izaten dugun adinera iristen garenean, lorpen handi gisa bizi izaten dugu eta barru-barruko poza ekartzen digu normalizatzen dugun arte.
Naturala da hazteko eta nagusitzeko nahia, eta prozesuan jasotzen ditugun estimulu horiek guztiek justifikatzen dute. Baina une batean adinak berak ekartzen dizkigun mugak sentitzen hasten gara: batzuk naturalak dira, gorputzaren narriadura kasu; eta beste batzuk, horietatik sortutakoak, esaterako, haurrak izateko mugak.
Normala da horrek eragiten digun frustrazioagatik kasketak izatea, baina oraingoan geu gara gure buruari ezezkoa eman behar diogun nagusia. Larritzen bagara ere, ez genizkioke gure barruko haurrari kapritxo guztiak onartu behar.