Hasteko, nire egia ez da pentsatzen dudan argudio bat, ezta asteetan edota urteetan zehar errepikatu dudan mintzaldia. Egia ez delako zurruna. Momentu oro aldatzen da, errekako ura eta bizitza bera bezala. Azken finean egia be horixe da eta.
Hala ere, ez naiz horretara ohituta egon, izan ere, matxismoaren normalizazioan biziraun duen gizarte-dinamika honi aurre egiteko arrazional hutsak izaten hasi ginen. Gogorrak, emoziorik gabekoak, oldarkorrak... Eta horrek urrundu egin nau nire egia jakitetik. Hori igarri egiten delako, eta ez da posible armadurak estaltzen badu. Oskol hori zabaltzeko galdetzen hasi naiz: Zer sentitzen ari naiz ni hemen eta orain? Hor betetzen da, benetan, “hutsune” sentsazioa nire egiaz.