Gomuta-galtze horrek garunaren hainbat gunetako neuronen disfuntzinoakaitik suertatzen dira eta horren ondorioak saihesteko edo gitxitzeko esaten da konbenigarria dirala jardun kognitiboa, ariketa fisikoa, elikadura osasuntsua, gizarte-bizitza, ondo lo egitea…. Baina horreen artean, Erik Kandel (Viena, 1929) psikiatra eta 2000. urteko Medikuntzako Nobel saridunak bere ikerketan idoro eban ariketa fisikoagaz hazurrei darien osteokaltzina hormonak adinagaz gertatzen dan oroimen-galtze hori prebenitzen dauela.
Hari berean Javier Tirapu (Leitza, 1961) neuropsikiatrak jakinarazoten deusku garunarentzat eraginkorragoa dala oinez ibiltea sudokuak egitea baino.
Ikusten danez, memoria-galtze hori berreskuratzeko ez dagoala ondino txertorik; bai, ordea, osasungarria eta merkea dan baliabide bat: oinez ibiltea.