Euskaltel: beste urrats bat pribatizazioan

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Larrabazal, ELAko eskualde arduraduna 2019ko eka. 3a, 14:19

Euskaltel 1995ean sortu zen diru publikoa zela medio: Eusko Jaurlaritzak % 40 jarri zuen, eta  aurrezki-kutxek gainerako % 60a. Hura pribatizatzeko modua hau izan da: 2012an, kapitalaren % 50,1 esku pribatuetan utzi zuten merke (ICV funtsak % 49,1 erosi zuen); eta 2015ean, enpresa burtsara ateratzeko egin zen balorazioarekin, ICVk bere akzio guztiak saldu eta erositako prezioa hirukoiztu egin zuen.

 

Orain kapitalaren % 80tik gora inbertsio-funtsen eta burtsako beste inbertitzaile pribatu batzuen esku dago: Jaurlaritzak ez dauka akzio bat ere eta Kutxabankek % 20tik behera dauka; portzentajea gero eta murritzagoa da. Euskal erakundeak nahita galtzen ari dira sektore estrategiko bateko enpresa nagusi baten kontrol publikoa.

Euskaltelen pribatizazio, kontrol pu­blikoaren galera eta deserrotze pro­zesuak ez du etenik. Azken urratsa Zegona inbertsio-funtsak egin du, enpresaren akziodun nagusi bihurtuta. Inbertsio-funtsen lehentasuna –eta Zegonak ez du ezkutatu– Euskalteletik eperik laburrenean ahalik etekin handiena lortzea da, bezeroen eta langileen bizkar. Zertan dabil Eusko Jaurlaritza?

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).