Nahiz eta bietan herritar multzo handi bat zentralista izan. Eskozian % 44,7, eta Katalunian milioi bi lagunetik gora independentziaren aldekoak agertu dira. Baina honeek emaitzak dira, ikusi eta sentidu ahal izan dodana beste gauza bat da. Gogoa, kemena, konbentzimendua eta indarra, eta honek danak, lortu daitekeen sentzazinoa eragin deuste.
Kataluniakoa ez dakigu oraindik zelan amaituko dan, Eskoziakoak gehiengotik puntu gutxira geratu dira, baina bietan uste dot geldiezina dala independentziarako bidea. Burruka dialektikoa zuzen zuzenean ikusi ahal izan da bietan. Estaduek, nahiz eta desbardin jokatu Londresek eta Madrilek, daukien poterea erakutsi dabe, batak beldurtzeko argudioen bitartez eta besteak indarra eta errepresinoa erabiliz.
Bitartean beste hirugarren motibo pozgarri bat be izan dot Gure Esku Dago erakundeak aurten Larrabetzun antolatu dauan galdeketeagaz. % 58ko parte hartzea eta honeetatik % 94,2ak euskal estadu burujabe bateko herritarra izatearen alde egin dauanean.
Badakit, ezin dirala hiru adibideak maila berean ipini, baina argi ikusten dodana da independentistek, bai Eskozian eta bai Katalunian burutu daben burruka dialektiko sakona, guk be hemen planteatu beharko dogula. Eta kanta harek esaten dauan moduan “hik bultza gogor hortikan eta nik bultza hemendikan…” praktikara eroaten badogu, Estadu espainiarra dantzan jarriko geunke, eta ez leuke beste erremediorik eukiko nazinoarteko araudiek esaten daben moduan, autodeterminazio eskubidea aitortzea baino.
Bertatik bertara entzun ahal izan dodaz independentziaren aldeko eta kontrakoen arrazoiak, euren arteko eztabaida sutsuak (batez be Eskozian) eta azkenean demokratikoki nola erabagiten daben euren etorkizuna. Egin, egin leiteke horretara jartzen bagara.