Honela dakar Abaituarenak:
LICORES ABAITUA ACEITES
CASA FUNDADA EN 1830. BILBAO
LA BOTICA DE ABAITUA
CONVERSASIÓN DE VÍSPERAS DE SAN SIRILO OIDO DE PASADA EN SARATAMO.
-AGUR ZARRAK ANDE VAIS
CON PARAGUAS Y CON SESTAS?
-A BILBAO PA UNOS RECAOS
IR VAMOS A HASER YO Y ÉSTA,
PORQUE NO SÉ SI SABRÉIS
QUE MAÑANA HASEMOS FIESTA...
Txorierriko bendejerak -zure amama edo birramama- Zazpi Kaleetara joaten zirenean, holako iragarkiak aurkitzen zituzten karteletan, erdara barregarrian idatzita, euskaldunen kontura barre egiteko. Horren ondorioz-eta zabaldu izan da betiko euskaldunen artean euskararen aurkako iritzia: euskarak ez duela inorako balio edo etxetik irteteko erdara jakin beharra dagoela.
Berez, XVI. mendean ia Cervantesekin hasi eta XX. mendeko azkenetara arte, el vizcaíno -euskaraz egiten duena- figura komikoa izan da antzerkian eta komedietan gaztelera txarto egiteagatik. Geroago, mutilentzat burlagai itzela zen erdara barik soldadutzara joatea. Hala ere, geure Bilbon euskaldunei beste euskaldun batzuek burla egitea askoz krudelagoa da, batez ere, arlotada bidezko irainetan.
Ohartzen garenez, diglosian bizitzea -euskaraz etxean, frontoietan edo elizan eta gazteleraz administrazioan- ez da beti eroso gertatu, ze dendetan ere LA BOTICA DE ABAITUAn[1] ,kasurako, arrotza zen euskalduna.
Niri neuri harrigarri gertatu zait Arrue pintoreak bere pintzel sentibera holako poster iraingarrietarako erabiltzea, zeren jakin beharko zukeen: “Edozein hizkuntzak, bere hitz edo berba bakoitzarekin, mundu bat pintatzeko balio duela”.
Eskerrak Abaitua anaien ondorengoak iragarkiak euskaraz idazten hasi zirena.