Euskara gara edo ez gara

Erabiltzailearen aurpegia a: Uztarria aldizkaria 2022ko abe. 9a, 12:00

Euskara ez bagara, ez gara inor zortzi mi­la milioiko biztanleria duen planetan. Gu­re herrialdeko berbeta dakiten seme-alabak euskaldun deitzen dira, hau da, euskararen jabe direnak. Orduan, zelan deitu euskaraz Baskonian jaiotakoei, ber­toko diren erdaldunei? Euskaldunok ez gatoz bat gai honetan. Artikuluan er­dal­dunak deituko ditugu. Dena den, ez da izen kontua bakarrik, ze euskaldunok komunitate edo herri be­zala existitzen bagara, batez ere, eus­ka­rarengatik da, hizkuntzaren pre­sen­tzia­ren­gatik. Jaioke­ran hartu dugun ondarea da, geuk gura izan barik eta bilatu gabe. Gainera, ez da nahiko euskarari isilpean uko egi­tea, ezpada ze, era aktiboan ukatu be­har da, eta hori sufrikarioz egiten da, Unamunoren kasuak erakusten duen le­gez(1).

Español izateko gaztelera jakin be­har dela dio Konstituzioak. Euskal He­rriko izateko, ordea, ez da jakin be­har euskararik; hori ederto dakite er­dal­dunek. Gainera, edozein hizkuntza, adie­raz­te­ko eta komunikatzeko tresna iza­teaz gaine­ra, bereizgarria ere bada. Egune­ro­ko bizi­tzan, banaketarekin, euskara­dun­en eta er­daradunen arteko harresiarekin egiten du­gu topo. Berez, euskaraz bizi direnen artean hizkuntza lotura da; ostera, muraila ger­tatzen da erdaldunen eta euskaldunen artean.

Hala ere, euskararen gainean adiera­zi­ta­koa­rekin ez ditugu baztertzen beste fak­tore garrantzitsu batzuk, euskal ko­mu­nitatearen eraikuntzan eragin itze­la izan dutenak; hala kulturalak, so­zio-ekonomikoak nahiz politiko-eko­no­mi­koak. 

Ximun Fuchsek idatzi du(2): “Mundua marrazteko zein komunitatea eraikitzeko, herrigintzaren eta naziogintzaren gil­tza da euskara. Eta hortik ulertzen da aber­tzaletasuna. Abertzale izatea ez da lu­rralde administratibo baten, mendien, edo pintxo-potearen zaindari sutsuarena egitea. Hori baskismoa deitzen da”.

Gaur egun Baskonia edo Euskal Herria izendatzen dugun lurraldearen mugak ere euskaraz berba egiten den lurraldeen inguruan ipintzen dira, kanpoan utziz lu­rraldeak euskara historikoki erabili izan denak.

Azken batean, euskaldun garenok gor­de egiten ditugu hizkuntzan herri gi­sa izan ditugun iraganeko oihartzunak, ohi­turak, portaerak. Beraz, ederto baten dakigu euskara ez dela –ikasgeletan sa­rri irakasten den moduan– gramatika hutsa, zeren amets egiteko berbeta ere baita, maitasuna berbalizatzekoa; ohe bu­ruan umeei Mari Anbotokoren ipuina kontatzekoa. 

Argi bezain garbi esanik, euskara da euskaldunon mundua, ezen, eus­kal­dunok euskara gara.

 

 

 

 

(1) Koldo Mitxelena, La lengua vasca, Editorial Vizcaina, S. A. 1977.

(2) Berria egunkaria. 2022ko azaroak 2a.