Ekainaren 20an, Errefuxiatuen Eguna izan zen eta haien familia, lagun eta betiko bizimodutik milaka kilometrotara daudenak etorri zitzaizkidan gogora. Ez dira nahi izan dutelako atzerrira joan, baizik eta beharrizana izan dutelako. Dena alde batera utzi behar izan dute gerra, jazarpena eta hondamen naturaletatik ihes eginez. Hori gutxi balitz, gehienetan ez dute heldu berri diren herrialdeko hizkuntza ezagutzen, ilegalak direla esaten dugu eta ez daukate lan egiteko aukera handirik.
Munduko sei herrialde ‘aberatsenek’ munduko errefuxiatuen %9 baino ez dute hartzen, ardura hori herrialde pobreagoen lepoan jartzen dutelarik. Bada garaia haiei “kendu” zaien guztiaz gogoeta egiteko eta datozenek “kentzen” digutenari buruzko pentsamolde berekoia alde batera uzteko.