Horregatik, umeak ‘suhiltzaile’ sailkatzen ari zirela, hitz elkartu bat zela azaldu nien, eta osatzen duten bi hitzak “su” eta “hiltzaile” aztertu genituen. Ikasleak, hitzaren esanahia ulertu zutenean, horrelako beste batzuk bilatzen aritu ziren, eta “itsasontzi” (itsasoan dabilen ontzia) eta astelehena (astearen lehen eguna) bururatu zitzaizkien.
Euskararen bidea ez da erraza izan, hainbat oztopo jasan izan ditu (debekua, mespretxua, gutxiespena…) eta oraindik bide luzea dugu aurretik. Nerudaren esaldi ospetsua gogora ekarriz, “loreak moztu ditzakete baina ez dute udaberria etengo”. Sustrai sakonak ditu euskarak eta hitz elkarketa propio haiek horren adibide dira. Zurtoin sendoa izateko, euskara erabiltzea ezinbestekoa dugu: etxean, kalean, lanean eta lagun artean! Sustrai eta zurtoinak zaintzen baditugu, euskararen loraldia ez da inoiz etengo.