Gure izenak isildu egiten dira; eta ez badira esaten ez gara ezer. Emakumeon presentzia onartuta badago ere, gizarte patriarkalak sortutako kanonen eta ereduen barruan gaude. Horregatik izen horiek guztiak esan eta idatzi egin behar dira, ikusgarri izateko: Angela, Martina, Bibiana, Karmen, Genara, Mari, Felisa, Felipa, Bego, Marisa, Jasone, Josune, Alaitz, Ainara, Olga, Ainere, Idoia, Izarne, Ikerne, Miren, Eloisa, Ainhoa, Karmele, Marije, Marijo, Rocio, Zorione, Ines, Fatima, Klaudia, Jenifer, Rim, Arwua, Klara, Maider, Garazi, Kattali, Katixa, Esti, Ana, Ane, Amaia, Alexandra, Etorne, Eneida, Isabel, Aintzane… (munduko emakumeen izen oro ).
Baina orain, martxoaren 8an, eta sikiera egun batez, komunikabideak beteko ditugunez, aprobetxa dezagun gizonen eta emakumeen arteko benetako desberdintasunak deseraikitzen, eta benetako neurriak hartzen desberdintasun horiek desager daitezen.
Eta horretarako, emakumeei buruz hitz egin behar da; izendatu egin behar gaituzte, gure lanak eta lorpenak jaso behar dira. Hau da, oroimen kolektiboaren partaide izan bagara eta aipatuak izan behar gara. Ikusgai.
Bizitza maite dugulako eta bizirik nahi dugulako. Gora munduko emakumeak.
Moreak, Lezamako emakumeen taldea