Elkarrekin ikusgai egiten gara

Erabiltzailearen aurpegia Moreak Lezama 2017ko mar. 8a, 10:37

Gaur egun emakumeok hitza dugu, agerian gaude, baina ez gara ikusgai. Idatzi, margotu, konposatu, artea sortzen du­gu, etxeko eta zaintza la­nak egiten ditugu, ikertzaileak gara, kirol txapelketetan eta hainbat jardueratan hartzen dugu par­te… baina ez gara ikusgai. Biluzten gaituztenean eta hiltzen gaituztenean, or­duan bai, orduan bai ikusgarriak, eta guk horrela nahi ez.

Gure izenak isildu egiten dira; eta ez badira esaten ez gara ezer. Emakumeon presentzia onartuta badago ere, gizarte patriarkalak sortutako kanonen eta ereduen barruan gaude. Horregatik izen horiek guztiak esan eta idatzi egin behar dira, ikusgarri izateko: Angela, Martina, Bi­biana, Karmen, Gena­ra, Mari, Felisa, Fe­lipa, Bego, Marisa, Jaso­ne, Josune, Alaitz, Ainara, Olga, Ainere, Idoia, Izarne, Ikerne, Miren, Eloisa, Ain­hoa, Karmele, Marije, Ma­rijo, Rocio, Zo­rione, Ines, Fatima, Klaudia, Jenifer, Rim, Arwua, Klara, Mai­der, Ga­razi, Kattali, Katixa, Esti, Ana, Ane, Amaia, Ale­xan­dra, Etorne, Enei­da, Isabel, Ain­tza­ne… (munduko emakumeen izen oro ).
Baina orain, mar­txoaren 8an, eta si­kiera egun ba­tez, ko­munikabideak be­te­ko di­tu­gunez, aprobetxa de­zagun gizonen eta emakumeen arteko benetako des­berdintasunak deseraikitzen, eta be­netako neurriak hartzen desberdintasun horiek desager daitezen.
Eta horretarako, emakumeei buruz hitz egin behar da; izendatu egin behar gaituzte, gure lanak eta lorpenak jaso be­har dira. Hau da, oroimen kolektiboaren partaide izan bagara eta aipatuak izan behar gara. Ikusgai.
Bizitza maite dugulako eta bizirik na­hi dugulako. Gora munduko emakumeak.

Moreak, Lezamako emakumeen taldea

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).