–Baie, zer delata irudi hori, eta ikur-burua?
–Ba, ikusten dokenez, aldarrikariak paparrean iaroaken armarria Gaztelutarrena dok, baita esan beharra iauk, gaur egun ezagutzen iuken eraikuntza XVIII. mendearen erdirantz, Joseph Bentura eta bere anaia Gaztelutarrak, biak be abadeak, berreraikitakoa dokenez, bere armarria jarri iotxieken.
–Eta ikur-buruko esaldi potolo hori?
–Bai, hori esaleikean zaharragoa dokela. Sendi horren arbasoetako bat izan zoan Larrabetzuko Juan Ortiz de Gerra, Hordoño de Zamudio Zugastiren idazkaria (garaian “morroi” deitzen zoazen idazkari lana egiten eutenak be), XVI. gizaldian erdirantz. Hark bere abizenarekin hitz joko bat eginez, bere sendiaren ikur-burutzat jarritakoa zoan ikur buru hori. “Traiga la paz quien quisiera, que por “gerra” yo guardare mi tierra” legenda edo ikur-buru. Hau dok ”bekar (edo ekar diela) bakea gure iokenak, nik neuk “gerra”n aitaren etxea defendituko ioat”
Hortaz, Gerraren armarria iakoan aldarrikariari, baie esan joaten lez, Gaztelutar ondoregoak berreraikia dok etxea. Boteretsuen antzera edo egindako etxea.
Etxea Gangoititarrak (markesak) erosi ioanean be irudi hau errespetatu egin ioan, jakina hari be handikien gauzak gustetan iakoazan.
–Eta nondik iatorkiek haueri hainbesteko ospea?
–Bai, hori be aipatzekoa dok. Gazteluko etxaguntza berez nahiko handia bazoan be, beste Larrabetzuko abizen ospedun eta boteredunen sendikoak zoazen. Hau dok, Gerra, Goikoolea, Zugasti, Sarrikolea, Sarria, Zamudioko Zandoika eta abar be arbasotzat ieukiezan. Esan geinkean etxe hori berreraiki zoanean, Larrabetzuko etxagune handienak zoazela. Ondorengoek XXan ia dana saldu baieuren be.
–Plazako margodun etxeaz ari gozak, eztok?
–Baita, baie gogorarazi behar ioat, esandako Gaztelu anai abadeak, beste etxe bat be berreraiki ieuriela, garai hortan. Mendieta urte batzu doazkela erre zoana, Zubiaurre etxea, Goikoola abizenekoen etxea, goiko frontisean margo geometrikoez hornituta egon zoana. Azken gerra ostean itxuraz aldatu ieurien arte. Egun beste aldaketa bat ezagutzera goaixak. Alboko irudian ikusi al ieikuenez. Zalantzarik ez,oraingoan be jauregi itxura mantenduko iokela.
–Baie nondik iatok sendi honen garrantzia?
–Bai esan joaten lez, arbasoen artean baiauk pertsonai arrakastadunik. Adibidez Thomas de Goikoolea, honek liburutxoa be idatzi ioan, bere enpleguak zoazela ta ondo ezagutzen ei ioazan Jaurerriko jauntxoak. Alboan jarri iukena dok liburu horren lehenengo orria. Foru Aldundian be hainbat enplegu izan ioazan, Bizkaiko burruinearen kanporatzea kontrolatzeko komisario gisa tartean.
Larrabetzuko semea zoanez, eskribaua eta Foru Legean be aditua, Pedro de Gasteluren hilketan esku hartu joan alkate eta epaile arruntaren laguntzan, Pedro horren seme zoan Prudentzio eta bere emazte Maria Perez de Billelaren aurka egin zoan epaiketan. Kasu honetan nahiko txarto urten ioan, ba ze Pero Abendaño abadearekin topo egin ioalako eta hau be boteretsua zoan. Bide batez esango ioat Pero Abadea Maria Perez de Billelaren lehengusua eta balitekean zeozer gehiago be bazoala.