IRITZIA

Tradizioak beste zerbait ere badirenean

Erabiltzailearen aurpegia Azler Garcia 2024ko uzt. 12a, 11:32

San Juan bezperako kantuak direla eta, pentsatzen hasi naiz bidean zenbat tradizio galdu zaizkigun. Etxean tostadak egiten ditu amamak garizumaren bueltako ospakizunetan; aititek badaki txapela zelan jantzi eta badaki errekonozitzen nork hemengo eta hango erara daroan. Beste baten etxean jakingo dute elizako kanpaikadak interpretatzen, eta besteren batenean jarraituko zaio alkohola etxean egiteko tradizioari. Baina kapaz izango gara, dagokionean, ikusitakoak praktikan ipintzeko? Beharrezkoa da?

Gehienetan ez gara ibiliko musean, tutean edo briskan, baina badakigu kartetan, gaur egungo comemierda edo mentiroso jokoetan bada ere. Antzinako errezetak berrasmatu egiten ditugu eta bizirik mantentzen ditugu, neurri baten behintzat, txikitan ikasitako kantuak, dantzak, ipuinak… Baina zergatik bizi dugu, bizi dut tradizioei jarraitzearen kontu hau hainbesteko nostalgiaz? Pentsatuko dute datozen belaunaldiek ere galdu dituztela geuri ikusitako ohiturak? Pentsatuko dute tradizioak galtzearekin batera geu ere galdu egingo garela?

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).