Domeka goiza da. Atzoko eguraldi petralaren ostean, inor etorriko al da? Batzuek baietz esan zuten, baina eguraldi honekin… Goizeko bederatzietan daukagu zita Loiuko plazan. Eta bai, talde polita batu gara azkenean: Loiuko bertakoak, Erandiokoak, Deriokoak, Larrabetzukoak eta Zamudioko ordezkari, Gabriel. Gaurkoan, gainera, taldekide berezia daukagu gure artean, Iñaki Beitia “Arbilduâ€. Berak emango digu Loiuko eta , batez ere, Lauroetako berri inork baino hobeto.
Denon aurkezpena egin eta hasi dugu ibilaldia. Loiuko elizara goaz, XVI.mendeko eliza barrutik ikustera, guretzako beren beregi zabaldu dute eta.
(LOIUKO Sª PEDRO ELIZA GAUEZ)
Barruan dena berrituta dago, organo eta guzti. 6 metro zabal, 8 metro luze eta metro 2 sakon. Bizkaian mende honetan egin den organo bakarra da “Arrietane fundazioak†ordainduta, loiuztar amerikanoak. Berezitasun handiak ditu, 21 soinu erregistro ditu eta laster txorien soinua ere edukiko omen du.
(ELIZA BARRUAN)
Txorierrin gaudela argi dago, erretaulan ere, Santuez gain, txoriak ageri direlako. XVI.mendean Txorierri bazegoen seinale.
(TXORIA ERRETAULAN)
Eliza utzi eta Lauroetarantz goaz Larrauritik, orain “Landatxueta†deitzen den ingurutik. Hemen txaletak non nahi eta baserri gutxi.
Eta heldu gara
Palaziora.
(PALAZIO)
Larrakoetxetik Lauroetarako bidean eskumatara ikusi dezakegu XVIII.mendeko etxe eder hau. Hemendik gora hasten da Lauroeta. Bidearen beste aldean
Fanturnete baserria (“Juan tuertorena†esan nahi omen du). Abandonatuta dagoen baserri honek badu berezitasun bat, bizitza bikoa da, baina familia biak gurutzatuta bizi ziren; hau da, beheko ezkerreko aldea eta goiko eskumakoa familia batenak ziren eta beheko eskumakoa eta goiko ezkerrekoa bestearena. Familia biek eguzkiaren argia hartzeko omen zen, ezta Sabin?
Eta bide bazterreko paseora jarraituz, haitz handira heldu gara,
Atxera. Balkoi ederra dago bertan, hara igo eta paisaia ikusiko dugu azalpenak entzun bitartean.
(NESKAK BALKOIAN)
Gure sherpa nagusiak, Jose Angelek, kontatu digu, han latinezko inskripzio bat egon omen zela: VECUNIENSES HOC MUNIERUNT. Zer esan gura ote du? Haitza 1860an desagertu ei zen, harginen batek haitza erabiltzerakoan. Lauroetako baserriren baten egongo dela diosku Iñakik barreka, burlazar.
(ATXEKO BALKOIAN)
Balkoi horretatik
Santimami ermita non zegoen imajinatu dugu. Beste Santimamiak bezala, hau ere mugan zegoen, Loiu eta Sondika artean eta jaiak txandaka antolatzen zituzten herri batekoek eta bestekoek. 1948an desagertu zen, aireportua egiteko.
Ostean, ERROTAK aipatu ditugu. Loiu izan da Txorierri osoan errotarik gehien eduki duen herria, guztira 11. Egun bakarra dago martxan.
Lauroetako errekan inguruan 12 errota daude (10 Loiukoak, bat Erandiokoa da eta beste bat lehen Sondikakoa zen eta orain Loiuko da). Goitik behera Lauroetako errekan dauden errotak hauek dira:
-
Goiko errota edo
Pione. Martxan dagoen bakarra.
-
Txistuerrota edo
Itsuerrota.
-
Azpilueta (goikoa).
-
Azpilueta (behekoa).
-
Laskitorta (Larraskitu errota).
-
Kanposene (Lehenago Elorta goikoa zen).
-
Bekorta (Lehenago
Elorta behekoa. 1997 arte Sondika zen).
-
Urikorta (Uribeko errota. Abandonatuta dago).
-
Errotatxu (Lehenago
Luxuako errota).
-
Beikorta (Beike errota).
-
Laureko errota. (Desagertuta dago).
-
Asuko errota. (Erandio da. Abandonatuta dago).
(TXISTUERROTA AURREZ AURRE. AZPILUETAK BEHERAGO, ZUHAITZ ARTEAN)
(GOIKO ERROTA)
Goiko errotan paseoa amaitzen da.
Lauro ikastolara goaz orain,
Asmenditik gora. Ikastola egiteko, abandonatutako
Lauro baserri zaharraren lurrak erosi zituzten eta ikastolari baserri horren izena ipini. Baserria hor dago oraindik, erdi jausita.
Bidea aurrera jarraituz, azkenean heldu gara
Lauroetako ermitara.
(SªMIGEL)
8,48 x 13 metroko ermita. Teilatua hiru uretara. Egurrezko estruktura batetik kanpai txikia dago eskegita. Ekialdera ataria eta elizpea eta atearen goiko aldean marmolezko plaka, Mikel Zarate abadearen oroimenez.
(PLAKA)
Ingurukoek “Arbilduko San Migel†esaten diote. Etimologikoki "arbildua" esanguratsua izan daiteke. Historiaurrera joan gaitezke errez, "harri bildua" esanahia kontutan hartuta. Trikuharririk egongo ote zen bertan?
(IÑAKI ETA TXERRA ATEAN)
Historia luzea du ermita honek. Uribe merindadeko batzar leku izan zen XIX.mendera arte. Banderizoen borroken lekuko ere izan zen 1427an. Eta azken urteotan ermita honekin harreman berezia izan dute hiru apaiz euskaltzalek:
-
Xabier Amuriza. Seminarioko azken urteetan katekista moduan ibili zen Luzio lagunarekin batera.
-
Mikel Zarate. Bertako abade izan zen urteetan.
-
Martin Orbe. Igandero meza ematen izan du ermita honetan.
(SABINEN AZALPENAK ENTZUTEN)
Azalpenak entzun bitartean, hamaiketakoa jaten hasi gara batzuk: kakahueteak, mandarina, txokolatea eta gailetak...
(BEGOREN KAKAHUETE GOZOAK)
Konturatu orduko...EURIA!!!!!
(EURIPEAN OINEZ)
Ibilbidearen bigarren zatia egin barik utzi dugu (hurrengoan jarraituko dugu) eta bagoaz
Aurregoiti jatetxera, berotara.
(SALDA BADAGO!)
(IÑAKI KAFEA HARTZEKO PREST)
Han salda bero-beroa eta kafea hartu ditugu (batzuk zigarroa erre ere bai, e, Lucia?)
(LUCIA)
eta “taxistari †itxaron diogu (eskerrik asko Nekane) kontu-kontari, guk horixe egiten dugu eta:
BERBA (eta berba) + LAGUN (artean) = BERBALAGUN!
OHARRA: Argazki gehiago eskumako zutabean edo
hemen.