Domeka goiza da. 20 lagun batu gara Larrabetzuko plazan mendi ibilalditxoa egiteko. Goizeko freskura dago oraindik, baina ez du euririk egiten, sinestezina benetan! Hasi gaitezen bada!
Etapa honetan, berbalaguna dugun Sabin Arana izango dugu gidari. Plazan bertan hasi zaigu Larrabetzuren historia kontatzen: Errebale kalea, udaletxea, Ikatza eta Anguleri, … Asko daki Sabinek Larrabetzuren historiari buruz, gaurkoan asko ikasiko dugu berarekin, beraz, belarriak prest!
Herritik SªBartolome ermitara igo gara (Ankapalura bidean ezkerretara dago). Sabinek ermita honen garrantzia azpimarratu digu.
Aurrera egin dugu, Ankapalu sagardotegia pasa eta Loroño auzoraino.
Azalpenak entzun eta gorantz jarraitu dugu, Lezamatik datorren bide zaharrarekin topo egin arte. Bidezidor honek Bilbo ezkerraldea eta Bermeo lotzen zituen antzina.
Gorantz jarraitu dugu. Gaztelu auzora heldu gara, baina non zegoen “gaztelu†hori? Geroago jakingo dugu.
Gaztelumendira igo gara. Gailurrean Gerra Zibileko frankisten oroitarria ikusi dugu eta metro batzuk beherago, Burdinazko Gerrikoko lubaki (trintxera) bat. Nagusiak Sabinen esanei adi-adi dauden bitartean, umeak trintxera barrura sartu dira, jolasean.
Gaztelumenditik jaitsi eta “gaztelu†galduaren bila goaz, beste muino batera. Goian, leku bakarti eta zelai batera heldu gara. Sabinek azaldu digu han ez dagoela inongo gaztelurik., egotekotan, asentamendu edo “castro†antzeko bat egongo zela hortxe bere ustez, baina oraindik inork ez duela frogatu.
Eta beherantz hasi gara. Zaradoa auzora goaz. Auzo horretan ermita txiki bat dago, Justo eta Pastor edo San Salbador baseliza. Leiho txiki berezi bat du, erromanikoaren aurrekoa da, bakarrenetakoa inguruotan. Liluratuta gaude.
Zarandoatik Ugaldera bajatu gara, Astrokatik pasata. Ugaldeko errota zaharraren ondotik, Kaltzada aurreko zubira joan gara eta handik Elexalde auzora.
“Elexalde†da bai, bertakoek horrela esaten dute eta ez “GOIKOelexaldeâ€. Argi azaldu digu Sabinek honen zergatia. Larrabetzu “uri†(villa) izendatu aurretik, elexaldea baino ez zegoen, beraz, izatekotan, uria izan beharko zen “BEHEKO elexalde†eta ez alderantziz, ordutik aurrera Larrabetzu bitan banatuta egon da: Elexaldea eta Uria.
Sª Emeterio eta Sª Zeledonio elizako atea, Juan Marik zabaldu zigun eta honela, barrutik ikusi ahal izan genuen. Eskerrik asko!
Bizkaiko zaharrenetakoa den eliza honek hainbat bereizgarri ditu: zinpeko eliza da (Bizkaiko jauna Foruak zinatzera zioana), elizateko (“anteiglesiaâ€) batzarlekua izan zen mendeetan, Lekeitiokoa bezalako erretaula dauka, Erdi Aroko horma-irudiak dauzka altarearen albo bietan, hilerri berezia du (baserrika lurperatzen dira hildakoak, ez familiaka), …
Elizatik metro gutxira, bidegurutzean, harrizko gurutze bat dago “umiladeroaâ€, 1574koa harria bertan ipintze duenez. Ondoan astoa arrantzaka! Polita da, ezta Edurne?
Urirantz goaz, bide ondoko zintarritik (“acera†larrabetzuarrentzat) eta eskumatara sartu gara, Olosteko baserria ikustera. Han azaldu digu Sabinek, zergatik dituen baserri handi honek horrelako armarriak.
Zubitaldeko zerratokira heldu gara. Horma batean antzinako trintxerako leihatilatxoak argi ikusten dira.
Zubitaldeko “Zubibarriâ€-ra heldu gara, gaurko azken geltokira. “Zubibarri†izena eduki arren, zaharra da benetan. Zubi honetatik egin zen hain zuzen, Erdi Aroko Larrabetzuren banaketa. Larrabetzu hiru zatitan banatu zuten eta guk gaur heren bat ezagutu dugu.
Bagoaz etxera (batzuk ogi eta guzti). Hurrengoan gehiago!
ESKERRIK ASKO AZALPENENGATIK SABIN!