Lehengo egunean, Nerea gidaren eskutik, berbalagunok Bilboko historian barneratu ginen. Geuk geure hiriko sustraiak ezagutzeko aukera izan genuen, Nereak, ordea, euskal gramatika ikasi behar izan zuen Patxik gidatuta. Hiriko hainbat eraikin bisitatu genuen eta eragin erlijiosoari ihes ezin eginez, San Antoneko elizan sartu ginen kandela usain berezi horretaz jabetzeko edota, agian, geure bekatuak aztertzeko. Bekatariak al gara ba? Ez, gure kontzientziaren jabe baino ez gara, eta hori bai dela pisu handikoa! Non egongo zen erlijioa kontzientzia barik? Katedralean ere sartu ginen, organo berria benetan erakargarria, aipatzekoa. Arnas garbia hartzeko klaustrora atera ginen, eta baita jakin ere han Bilboko lehen plaza egon zela. Lorategia guztiz zainduta, loreak ezin ederrago, berdea, arrosa, zuria… argitasuna hango zaindari! Gure arima gardenek gargolekin bat eginez, limoiondorantz eskua luzatzeko proposamena egin zizkiguten eta ahotsek indarrez: “hartu limoiak, ez dira sagarrak, eta hauek goxoagoak dira ez baitute bekatuaren zigilurik.Eskua bai, eskua luzatu genuen, baina modurik ez, limoiok oso ondo kokatuta zeuden. Bekatariak izateko aukerarik gabe moja batengana hurbildu ginen: “ Aizu posiblea al da limoi bat hartzea?†Limoia ez zen aukera, hango zaindari gabe ez zegoen limoiak hartzerik. Hurrengorako limonada lortzea espero dut!
Jarraitzeko, Bilbo osatzen zituzten zazpi kaleen izenak jakin genituen eta handik ere ibili ginen! Geure historiaren barnealdetik paseatu ostean konturatu ginen ez dela horrenbeste denbora igaro, hala ere, azken urte hauetan jaso behar izan dugun garapen teknologikoa itzela izan da. Noraino helduko gara? Beharrezkoa da teknologia hiri bat garatzeko ala lehenago, gizakia, gizaki gisa, garatu behar da? Antzinako eraikinak gaur egungoak baino trinkoagoak eta politagoak dira; eskuz eginda, makinak alde batera, gizakien gaitasunean oinarritutakoa beti izango da iraunkorra, urtean zehar historian jarraitzeko. Gure baitan dago historia modu onean ala txarrean moldatzea, hala ere, beti entzun izan dugu historia idazten duenaren arabera modu batera edo bestera izango dela; beraz, historia kontzientziari guztiz lotuta dago. Kontzientzia erlijioaren esku etorri izan bada, gure historia Erlijioak idatzi egin du. Gaurko historia nork idatziko du, teknologiak, kapitalismoak edota naturak ezabatuko du?
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).