Txokoz txoko

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2011ko aza. 15a, 00:00

Zapatu eguzkitsua gure zain, eta hostoek ongi etorria emanez, Dimako basoetan barneratuta, otzara eta makila eskuan, eta informazioa buruan, berbalagunok perretxikotara altxorraren bila joan ginen. Nork hartuko ote zuen perretxikorik preziatuena? Eta pozoitsuena? Gai izango ote ginen perretxiko eta onddoen arteko aldea ezberdintzeko? Teorian denak ematen du erraza, eta onddo eta perretxikoak bereiztea izatez erreza da, baina perretxikozaleak bereizteak bere artea dauka. Alde batetik, baditugu mikologoak, mundu honen inguruan jakitunak; guri irakasten saiatu zirenak. Eskerrak! Perretxikoekin jolastea ez baita ona… edo hori esan ohi da. Perretxiko hilgarri batek harrapatzen bazaitu, akabo! Bere eskutik zerura! Heldu iezaiozu ondo, Mary Poppins-en aterkia balitz bezala gora eramango zaitu. Badaude beste batzuk haluzinogenoak direnak, eta batzuentzat txarrak izan arren, merkatuan bere balio daukate “ Dastatu gure Mongi tortilla eta egizu bidaia mila”. Amaitzeko, jaki preziatuak ere baditugu perretxiko eta onddoen artean, eta Euskal Herriko basoak aberatsak dira arlo honetan: Gibelurdina eta esnegorria, besteak beste. Bestetik, miko-jaleak ditugu, hartutakoa prestatu eta jaten dutenak dira azken hauek. Domeka lainotsu eta haizetsuan, perretxiko eta onddoak prestatu ondoren, dastatu eta jaten gozatuko dutenak. Amaitzeko, mikofiloak daude, gure gizaki paperari gurtza egiten diotenak. Hau da, otzara bete arren, edozein perretxiko hartzen dutenak eta naturan egiten duten kalteaz jabetzen ez direnak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).