EUSKAL ROCKa ZAMUDIOKO DORRETXEAN

Rock-a 50eko hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan. Handik hona, garapen handia izan du, eta mundu osora zabaldu da. Euskal Herria ez da salbuespena izan. Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak rock-aren gaineko ekimena antolatu du abenduaren 1erako, iluntzeko 8etan, Zamudiotorren. Han, euskal rock-aren aztarnak, historia eta pasarteak modu eraginkor eta praktiko baten bidez hurbilduko zaizkie parte-hartzaileei. Horretarako, musika-estilo honen hastapenak errepasatuko dira, eta, bereziki, Euskal Herriko rockean sakonduko da: argitaletxeak, taldeak, gertaera bat edo bestea markatu duten abestiak, diskoen gainbehera eta industriaren birmoldaketa, besteak beste. Horrezaz gainera, musikaren entzunaldia egongo da eta mahai ingurua egingo da. Rock musika tresnen inguruko solasaldi teoriko-praktiko laburra ere eskainiko da. Ekimenean, Ritxi Aizpuru musika editoreak eta Alex Sardui eta Haimar Arejita Gatibuko musikariek hartuko dute parte. Baga-biga argitaletxeak sustatu du ekimena. “Euskal Herriko musikaren ikastaroa. Rockaren historia” proiektuaren edukiak lau atal izango ditu: A) Euskal Herriko rock musikaren historia (hitzaldia). 1954 AEB, Rock around the clock Country, rythm and blues Roy Orbison, Chuck Berry Elvis Presley 1962 The Beatles 1965 Bob Dylan Folk eta rock 1969 Woodstock jaialdia AEBn The Who, Jimi Hendrix, Janis Joplin, Crosby, Still, Nahs, Young 1969 “Euskal rock and roll” (Etxart) 1970-71 Bertsioak, plaza taldeak Kantaldiak uztartuta dantzaldiekin 1970-71 El Fuego, Errobi, Minxoriak (44 musikari) Wax (Niko Etxart), El Fuego (Anje Duhalde), Errobi (Mixel Ducau) 1972 Tinka (Niko Etxart, Jimmy Arrabit) 1974 Errobi “Errobi” diskoa Folka eta rockaren nahasketa Hegoaldean %80 Gasteleraz eta ingeleraz abesteko proposamena eta diskoa. Ez!!! CBS diskoetxeak onartu taldearen baldintzak Kontratua sinatzear taldea banandu (1980) Zaldibobo (Mitxel) Akelarre (Anje) Daniel Landart “Ni hemengoa naiz” vs Sarri “Ni ez naiz hemengoa” 1978 Xoxoa diskoetxea Jaime Iarritu 1981 Soiñua diskoetxea Jokin Zamarbide 1982 Minxoriak “Rock Maskarada” Antzerkia, aintzineko ohiturak, mimoa, rocka eta reggae. Esperimentua. 1982 Discos Suicidas. Oscar Amezaga 1982 Destruye fanzinea 1987-94 Basati diskak 1987 Oihuka diskoetxea 1991-2001 Esan Ozenki diskoetxea Fermin Muguruza 1991 Gor diskoetxea Marino Goñi 1995 Gaztelupeko Hotsak diskoetxea 2001 Metak diskoetxea 2006 Baga-Biga diskoetxea B) Euskal Herriko rock musikaren entzunaldia C) Euskal Herriko rock musikariaren hitzaldi-mahaingurua (Gatibu) D) Rock musika tresnen inguruko solasaldi teoriko-praktiko laburra (Gatibu)

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).