AEK-Hiru hamarkada garena ikasten

AEKren 13. mintegia burutuko du martxoaren 27an Gasteizen. Historia apur bat eginez gogoratu behar dugu 1965 inguruan nola sortu ziren lehen alfabetatze taldeak, euskaldunak bere hizkuntzan idazteko gai izateko helburuaz, eta jarraian, euskara ez zekitenek berreskuratzeko taldetxoak egiten hasi ziren. Mugimendu guztia Euskaltzaindiak babestua eta bultzatua izan zen. 1974-75 ikasturtean, Gipuzkoako gau-eskolen elkartea sortu zen. Nafarroara eta Iparraldera ere hedatu zen mugimendua eta koordinatzeko beharra sumatu zen. Hala, 1976an Bizkaiko ikasguek koordinatzea erabaki zuten. Koordinakunde horrek lehendabiziko aldiz AEK izena hartu zuen eta beranduago 1979ko azaroan lehen Mintegia egin genuen. 1980an ofizialki Iparraldeko AEK sortu zen. Hurrengo pausua Euskaltzaindiaren ardurapetik irten eta ikasgu autonomoen koordinakundea izatetik Euskal Herriaren ikuspegi argia duen erakundea izatera igaro ginen. Bitartean borondateaz gain Erakunde antolatua eta Euskal Herria euskalduntzeko helburu duen erakundea izaten jarraituz, urrats garrantzitsuak ematen ari garen erakundea izaten jarraitzen dugu, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra. 100 euskaltegi baino gehiago eta 600 irakasle inguru gara, eta aurrera pausuak egiten jarraitzen dugu. Jende artean txertatutako herri ekimena izanik, euskararen eragile aktiboa izateko konpromisoa dugu. Hizkuntza sustapena, erabilera eta normalizazio orokorreko atalean bultzada ematea dugu helburu eta baita ere horretarako geu prestatu eta inguruko eragileekin elkarlanean aritzea. Urte hauetako ibilbidea gogorra eta mamitsua ere izan da eta aurrera begira, gure 13. Mintegia burutuko dugu datorren martxoaren 27an Gasteizen, non 2010-2014-rako plan estrategikoa onartuko dugun. Hiru hamarkada garena ikasten. Martxoaren 27an XIII,MINTEGIA.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).