Testua: Juan Luis Goikoetxea / Irudia: Aritz Albaizar
- Egun on, Luki!
- Halan esan beharko!
- Zer pasetan jatzu Luki?
- Gabonetan Olentzero izateko eskatu deustie, aurten bere.
- Zelako txoiloa Luki! Ala ez dozu gura?
- Nahi bai!
- Orduan, non da arazoa?
-
Aitu, Txori, zugaz konfiantzea daukadanez, esan egingo deutsut: paretan naz plazan ume artean, eta herejiak esaten deustiez kantuz. Hasi orduko, buru handia.
- Luki, entendimentuz jantzia be esaten deutsue.
- Ez leku guztietan, Olaizola pelotarien herrian: buru handia, entendimentu gabia. Gero, buru handia eta tripontzia; baita zurruteroa be; jakina, begi gorria be bai eta urde tripontzia. Txori, faltau-faltau egiten deustie. Zer dala plaza erdian behin eta barriro entzutea: buru handi, zurrutero, tripandi. Nik uste dot, Olentzarori baino neuri egiten deustiela irain.
- Luki, urten egizu depretik, umeak pozarren ibilten dira; euskal mitologiako pertsonaia bihurtzen zara…
-
Zentaile bat! Holako Olentzeroak gargantua txolindua dirudi
- Esan egitea be! Andrea bere zeure eretxikoa dozu, Luki?
- Gure Mari poz-pozik senar famosoagaz sartzen dala izara artean-eta.
- Hi haz hi! Umeak poz-pozik, andrea zoriontsu…
- Hara Txori, andreak gura bai Olentzeroren papela antzeztu daidan,
baia… Gabon egunean, ekinean ibilten jat:
Hamen gure Olentzero; handik 15 egunera hasten da:
Hamen gure Olentzero buru handia, eta hasarratu ezkero:
Hamen gure buru handia.
Tira ba! Atzenean, bai ala ez?
- Baietz ze, gure andreak badaroa hilabete -sukaldean berari tokatzen jakonean- morokila, taloa, odolosteak eta urdaia prestatzen. Potolotutea komeni jat, hurrean, Olentzeroren biribil itxurea hartu daidan.
Hau tragedia Txori:
buru handi, tripontzi, zurrutero, batzuk, eta emaztea nire gorputza koipez beteten. Agurrean,
emoistazu mosutxu bat kontsolau naiten!
-
Baitte zereko zera be!