Juan Luis Goikoetxea derioztarraren artikulua Aikorren.
AIKORreko irakurle zuhurrak nire beste ingurutxu daki euskararen gainean. Halanda guzti, bizi dogun pepearoa luze egingo jakunez, ez letorkigu txarto pazientzia demokratikoa lantzea.
Orioa uretan da euskalduna Euskal Herri honetan. Espazio berean bizi gara eta biziko, baina ez gatoz bat. Gure arteko nork edo nork komunitate bi osotzera jo leike, orioa batetik eta erdaldunak bestetik. Baina, seguru asko, ez da hori euskaradunon aldeko jokoa. Ez ete da hobeto euskaradunok geure indarretan sinestu eta pitike-pitike irabaziz, geureganatuz joatea?
Nor da orio eta nor ur? Ur, Euskal Herriko erdalduna da. Eta orio? Berez, bizitza euskaraz egiten dauena. Baina ez hori bakarrik, bikote erdalduna seme-alaba euskaldunak hasten baditu, euskal komunitateko partaide bilakatzen da, hau da orio bihurtzen da ze, euskara euskaldunen komunitatea da Joxe Azurmendik esango leukeen moduan. Euskaldunen moltzo horretan nor da aurrelari, gidari, kontzientziadun? Gotzon Garaterentzat euskaldun-euskaltzalea. Eta gaur egun oraindik gehiago, kontzientziarik bako euskaldunak salbuespen dira-eta.
Zelan antolatuko geunke euskal orioa, likido likin koipetsu hori? Joaten bazara Holandara, ohartuko zara zelan sozialki gizarte elebakarra dan, neerlandera besterik ez dan egiten; kulturalki, ostera, eleanitza da, bizpahiru berbeta dakiez eta etxera joanda filmak jatorrizko hizkuntzan ikusten ditue.
Ur erdaldunak 100 gradutan irakiten dau; orio euskalduna eroapen handiagokoa da, pazientzia gehiagokoa, 200 gradutara heldu arte bare-bare dirau.
Izan gaitezen euskaldun, bizi gaitezen euskaltzale. Bizi gaitezen “pepe eginda”, Txorierrin eta Mungialdean ondo bizi danagaitik esaten dan lez.