
Zer ikusia badago  Gatikan, batez ere Butroe auzoan dagoen gaztelua. Butroeko gaztelua Erdi  Aroko dorretxe batean du oinarria, baina XIX. mendean gaztelu  bavariarren arabera dorretxea berriro eraiki, eta gaztelu dotorea  gertatu zuten. Dena den, gaur egun ezinezkoa da hura bisitatzea.


Jaiak  ere badira Gatikan, jakina, pasa den astean adibidez. Horrez gain,  sonatua da Butroeko gaztelu inguruetan egiten den Erdi Aroko azoka.  Jendetza batzen da hara. Normalean ekainaren hasieran izaten da,  Intxurtxu kultur elkarteak antolaturik. 2010ekoa izango da VII. azoka.
Gatika  herri bizia da, eta hainbat zerbitzu ditu martxan: kultur etxea,  ludoteka, kiroldegia, frontoia, ... Kultur eta kirol elkarte zenbait ere  badira Gatikan, eta horiek ere bizitasuna ematen diote herriari.  Adibidez, Koikiliren peña, edo aurretik aipatutako Intxurtxu kultur  elkartea, ...


Informazio  praktikoa:
Gatikan ez dago non lo egin, Mungiara  jo behar da. Dena den, Deriotik horren hur egonda, ez da jende asko han  geratuko gure herritik lotan. 
Non bazkaldu / afaldu:
Inguruetan  zer egin?:
Oraingo honetan ez dugu inguruko herrien gaineko informazioa jarriko. Izan ere, Deriotik hurbil egonda denok dakigu gutxi gorabehera zer egin daitekeen Gatikako inguruetan, ezta?
Gatikari  buruzko informazio gehiago:
- Gatikako udala:  http://www.gatika.net/- Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Gatika
Euskararen herriak ezagutu:
- Aduna
