Aikorrizketan ataleko artikulu berri bat, Juan Luis Goikoetxearen eskutik.
–Egun on Zipiri!
–Kantari hator Luki!
–Bai! “Maritxu nora zoaz eder galant hori!”
–Haor jatorku Txori be!
–Txoritxu nora zoaz..?
–Hori gura zeunke zuk Luki, nik erantzutea: Iturrira Luki nahi badozu etorri.
–Zer dago, Txori, iturrian ba?
–“Ardautxu zuria” –dino kantak.
–Txakolin guria gurago neuke, Txori!
–Baita zera bere: “ardo gorri nafarra”!
–Nafarra ez dakit, Txori, baina “Donostiako hiru damatxo” abestian andrakaitik esaten da: “josten ere badakite baina ardoa edaten hobeki”.
–Gizonok isilik hobeto taberna kontuetan ze, “Pello Joxepe tabernan dela haurra jaio da Larraunen” dino kantak.
–Dana dala, “Aita-semeak tabernan daude”, baina “ama-alabak jokoan” be badino. Gainera, ni ez nauzu holakoa Txori: Nik dut “Iturriño bat aldean, han bizi naz bakean”. Halan be, “Ardo edanda mozkortzen naiz, pipa erreta zoratzen naiz, neska laguntzen lotsatzen naiz…”
–Lotsatzen bazara, zelan edango dogu, Luki, iturriko ardautxu zuria?
–Zeuk bere,Txori, ez deustazu erantzun “nahi badozu etorri”, kanteu deutsudanean: Txoritxu nora zoaz? Zuek neskok iturrira bidean beti ipintzen dozue oztoporen bat edo errekaren bat igaro beharrekoa iturrira heltzeko.
–Gizonezkoak jakin egin behar dau, Luki, neskatoa erakartzen, arraren eta emearen arteko ibaia igarotzen, zubia eregiten, erabilirik: gatza suetean, mosuak lantzean, bihotza danean.
–Ze berba ederrak! Txunditu nauzu! Ni prest, Txori, Markosek egin eban lako lastozko zubia eregiteko: “bertatik pasatzeko bera ta txarrixe…”
–Baina kontuz, Luki, ze bertsoak dino: “Markosek hartu eban kristoren ostixe!”
–Ai ene! Noan etxera!
–Agur!