Testua: Amagoia Guezuraga; irudiak: Euskal museoa eta anuncioneon.com webgunea
Akerrak, zorriztoak eta perretxiko ustelak aipatzen ditugunean txorierritarrok badakigu nortaz hitz egiten gabiltzan. Gure herrietan ezizenak izatea eta horiek erabiltzea ohikoa izan da. Baina badago gure herrien artean beren beregiko izendegia egiteko ezizen ugari dutenak. Larrabetzuarrak izan ziran: Zentaiaz, Kuarenta, Churchil, Musolini, Gorringo, Chinchillas, Herri, Euskadi, Jalokreo, Kojonetea, Bastoa bata, Patente, Abarka, Lakarra, Napoleón, Jesukristo, Jainko txikerra, eta Jaungoikoa adibidez. (Ezizenen berriemailea: "Belarreneko Matxin). Oraingo honetan, Jaungoikoa dugu protagonista.
Bilboko Euskal museoak otsailaren 24ra arte ikusgai egongo den “Bizkaitar entzutetsuen galeria: pertsonaia herrikoiak†erakusketa antolatu du. Bertan, XIX. mendeko azken urteetan eta XX. mendearen lehen erdialdean nabarmendu ziren pertsonaien erretratuak jarri dituzte ikusgai. “Bizkaitar entzutetsuen galeria†1950. urte inguruan sortutako proiektua da eta, haren sustatzaileek Museo ikonografiko moduko bat egiteko asmoa zutela, olioz egindako 239 erretratu batu ziren han. Proiektuaren protagonistak kirolariak, artistak, idazleak, ospetsuak, ongileak, herrikoiak, negozio-gizonak, kalekumeak… izan ziran eta haien artean Jose Antonio Alayogoikoa Oar, “Jaungoikoa†egon zen.
“Jaungoikoa†Goikoelexaldeko Emeterio eta Celedonio elizan bataiatu zuten 1844. urteko azaroaren 18an. Francisco Alayogoicoa Urizar eta Maria Josefa Oar Mugarraren semea zen. Erakusketan azaltzen den moduan, Jose Antonio Alayogoicoa Larrabetzutik Bilbora joan zenean garraioan aritu zen. Bere ondorengokoak Mudanzas Alayo enpresakoak dira gaur egun. “Jaungoikoa†Pascasia Zuazo Fanorekin ezkondu zen Abandoko San Vicente elizan (1871), eta hamaika seme-alaba izan zuten. Alayogoicoa kaietan hasi zen lanean, merkantziak lerekin eramaten, eta gero idiekin eta zaldiekin. Bidaiarien garraiorako zerbitzua ere bazuen, eta Bilboko jaietan bera arduratzen zen Gargantua garraiatzeaz idiek tiratutako patin batean jarrita.