Burdin Hesian izandako borrokak, Larrabetzuren oroimenean

Aikor aldizkaria 2017ko eka. 1a, 10:01

Laurogei urte bete dira ejertzito frankista Burdin Hesiari egin ziola erasoa, Bilbo, garai hartan Errepublikaren Euskadiko hiriburua zena, hartzeko. 1937ko ekainaren 11n, 12an eta 13an borrokak izan ziren bertan eta “Larrabetzu 1937-2017” herri batzordeak ekintza sorta zabala antolatu du maiatzean eta ekainean, efemeridea eta borrokak gogora ekartzeko. Oroimen ekitaldiek Udalaren babesa ere badute.

Besteak beste, “Emakumeak eta Gerra Zibila” zine ziklo bat eskaini dute maiatzean, eta gazteei zuzendutako hitzaldia. Ekainerako egitarau potoloa antolatu dute, hala nola lubakietako berregitea, abesti eta ereserkien entzunaldi-kontzertuak, ibilaldiak, laburmetrai eta dokumentalen emanaldiak eta erakusketak. Horren haritik aipatu beharra dago, azken bi urteotan Karraderan elkarteak Burdin Hesiaren lubakietako garbiketa lanetan topatutako materiala ikusgai ipiniko dela. Era berean, aipamena merezi du eskolako neska-mutikoek 1:2 eskalan egindako Picassoren “Guernica” koadroaren argazki erreprodukzioak. Hori herriko plazan egongo da ikusgai udako hilabeteetan.

Ekainerako antolatu den egitaraua hurrengo lerroetan duzue:

 

Ekainak 2, barikua

19:30: “Azken batailoia” argazki erakusketaren aurkezpena, Mauro Saraviaren eskutik. Angulari kultur etxean.

20:00: El último día del Cinturón de Hierro, El batallón disciplinario eta Cartas de guerra laburmetraiak. Hizlariak: Julen Lezamiz eta Aritzeder Arregi. Anguleri kultur etxean.

 

Ekainak 8, eguena

19:30: “Euskal emakumeak Gerra Zibilean. Cecilia García de Guilarte, gerrako erreportaria” hitzaldia, Ana Urrutia EHUko irakaslearen eskutik. Anguleri kultur etxean.

 

Ekainak 9, barikua

19:30: Baile en el sindicato luzemetraia, Julen Lezamizekin. Anguleri kultur etxean.

 

Ekainak 10, zapatua

10:30: Anguleri – Pikene – Serra – Bolunburu ibilbidea.

Berregitea: lubaki bizia. Parte hartzaileak: Euskadiko Fronteak, Lubakikoak eta Berangoko Burdin Hesiaren Museoa.

 

Ekainak 11, domeka

12:00: Udalaren adierazpena, Udaletxean.

Herritarrekin askatasunari gorazarrea. Parte hartzaileak: txitulariak / trikitilariak, Gaztelumendi abesbatza, Bizkargi dantza taldea eta Taberna Ibiltaria. Herriko plazan / Anguleri plazan.

13:00: Asturiar milizianoei omenaldia, Bolunburun.

 

Ekainak 12, astelehena

19:30: Entierro del P. Korta, Semana Santa en Bilbao, Frankisten sarrera Larrabetzun eta Guernika dokumentalak. Hizlaria: Iñaki Berazategi. Anguleri kultur etxean.

 

Ekainak 13, martitzena

19:30: Musika entzunaldia, Gaztelumendi abesbatzaren eskutik. Elexaldeko elizan.

 

Ekainak 16, barikua

19:30: “Ertzain igiletua” hitzaldia. Hizlaria: Aitor Miñambres, Berangoko Burdin Hesiaren museoaren zuzendaria. Anguleri kultur etxean.

 

Ekainak 17, zapatua

20:00: Gerrako bertsoak, Itallen Bertso Eskolaren eskutik; eta musika entzunaldia, Larrabetzuko Rocker-ekin. Anguleri kultur etxean.

 

Ekainak 18, domeka

11:00: Eskolako ume, guraso eta herritarrei zuzendutako ibilbidea, Bolunburu ingurutik. Plazan.

 

Ekainaren 2tik 18ra

11:00 -13:00 eta 18:00 - 20:00: “Azken batailoia” argazki erakusketa, Manu Saravia argazkilariaren eskutik. Anguleri kultur etxean.

 

Ekainaren 8tik 18ra

11:00 -13:00 eta 18:00 - 20:00: “Burdin Hesia” erakusketa, Karraderan elkartearen eskutik. Anguleri kultur etxean.

 

Eskolan eta plazan

Eskolakoek egindako “Guernica” koadroaren argazki erreprodukzioa. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).