Larrabetzuko jaiak: guztiek disfrutetako jai eredua

Aikor aldizkaria 2017ko abu. 7a, 13:40

Txupinazoa Uritarra futbol taldeak botako dau, izan be 70 urte bete dira sortu zanetik eta, urteurrenaren haritik, eurek eukiko dabe larrabetzuarrei jaietan ondo pasetea opatzeko ardurea. Kalejiran futbol zelaitik urtengo dira herriko trikitilari eta txiatulariakaz, Akermari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akerbaltzegaz. Aurretik, herritarrei begira prestautako jai-egitarau oparoa izango dabe.

a: Idoia Andres

Edozelan be, eta Intxurreta jai batzordetik adierazotakoaren arabera, ekintzakaz aurretik hasiko dira; abuztuaren 12an, hain zuzen be. Zapatu arratsaldean futbol 7 txapelketearen kanporaketak jokatuko dira, eta Gaztelumendi abesbatzak musika saioa eskaniko dau eleizan, bere 25. urteurrenaren haritik. Domeka arratsaldean futbol 7 txapelketeagaz jarraituko dabe eta gauean herri afaria egingo da­be. Horren ostean, kantuz kantu eta kantuke lehiaketea.

Txupinazoa 20:00etan botako daben arren, astelehen goizean pala jaialdia egongo da. Olarretako neskek gomazko pala partidua jokatuko dabe eta horren ostean profesional mailako narruzko pala partidua izango da. Xaibor dj-ak eta Laket erromeria taldeak jaietako lehenengo gaua girotuko dabe.  Martitzenerako, besteak beste, dantzen erakustaldia, tirolina eta karrozak antolatu dabez; eta zumba, sukalki txapelketea, sokamuturra eta kaleko antzerkia, eguaztenerako.

“Nobedade gitxi egon ziren igaz eta aurten be segidu dogu linea horretatik”, esan deuskue jai-batzordetik. “Igaz elektrotxarangea antolatu genduan lehenengo aldiz abuztuaren 15erako, eta aurten be egongo da. Era berean, dantzak izango dira, nobedade moduan. Tirolina eta rokodromo bat be ipiniko dira eta arku-tiroa praktikatzeko aukerea egongo da. Bestetik, eguaztenean, abuztuaren 16an, kale antzerkia eukiko dogu Lekittoko dea­bruak taldearen eskutik. Piroteknia erabilten dabe eta oso ikusgarria izango da”. 

Intxurreta jai batzordeak ez ditu jaiak kanpokoei begira antolatzen, larrabetzuarrei begira baizik. Horregaitik jai-egitaraua ondo funtzionaten daben ekintza jakin batzuen inguruan antolatzen dabe.

“Jai eredu honegaz mundu guztiak dis­frutau egiten dau. Eta eskaeraren bat badabe, gugana datoz eta gu ahal dogun heinean saiatzen gara hori beteten”. Es­kaera horretako bat umeentzako sokamuturra egitea izan da. “Eguazten arratsalderako antolatu dogu”.

 

Emeteriak

Eta sokamuturra da, hain zuzen be, jente gehien biltzen daben ekintzenetariko bat. “Hasieran, abuztuaren 15ean, goizeko 8etan, egiten zan, baina ekitaldia hurrengo egunera pasau genduan, arratsaldera, eta asmau egin genduan, plaza beteten dalako”. Karrozak be badira oso ekintza erakargarria eta parte-hartzailea. “Gero eta indar handiagoa dabe. Andra Mari kalea jentez beteten da eta egundoko jaia egiten dogu. Ikusgarria da, benetan”. Herri afaria be aitatu behar, noski. “Plazea txiki gelditzen jaku. Jai-batzordeak mahaiak eta aulkiak ipinten dauz eta, gero, bakotxak etxetik dakar afaltzeko zerbait. Ostean, kanta lehieketea egiten da”.

Andramariez gainera, Intxurreta jai-batzordeak Emeteriak antolatzeko ardurea be badau. “Igaz Emeteriak bultzatzea hartu genduan erronkatzat eta uste dogu lortu egin genduala”. Aurten be ahalegin berezia egin dabe Goikoelexaldeko jaiak ahalik eta erakargarrienak izateko. “Egongo diran ekintzen artean Cum­biam'bero txaranga aitau daikegu, idi-probak, erromeria, orienting proba bat... eta goitibeherak. Azken horreek andramarien jai-egitarauaren barruan antolatzen genduazan lehen, baina orain emeterien barruan sartu doguz. Egitarau na­hiko polito lotu jakula esan geinke”. Egi­tarau oparoak eta erakargarriak antolatu jarraitu ahal izateko, jai-batzordean parte hartzeko gonbidapena luzatu deutsee larrabetzuarrei. “Jente barria behar dogu. Oso parte-hartze handia dago jaietan, baina, gero, jai-batzordean lauzpabost la­gun baino ez gagoz eta laguntzea behar dogu”. Edozelan be, herritar guztiei zu­zendutako jai-egitarau bikaina eukiko dabe beste behin, larrabetzuar guztiek ederto pasetako modukoa. 

 

 

Jai-egitaraua

Abuztuak 12, zapatua

–17:30  Futbol 7 txapelketearen kanporaketak (Izena emotea abuztuaren 9a baino lehen, igerilekuetan edo in­txurretajaibatzordea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita)

–20:00  Gaztelumendi abesbatzaren 25. urteurrena, Andra Mari eleizan 

Abuztuak 13, domekea

–17:00  Futbol 7 txapelketearen finalaurrekoak eta finala 

–20:00  Herri afaria 

–Futbol 7 txapelketearen sariak emotea

–22:30  Kantuz kantu eta kantuke le­hiaketea (Banaka edo taldeka; zuzenean edo play backez. Bertsioak be bai, baina letra euskeraz. Luzapena: ge­hienez sei minutu)

Abuztuak 14, astelehena

–12:00  Pala jaialdia: gomazko pala jai­aldia, Olarretako nesken eskutik (Iran­tzu-Naia / Maialen-Irati); eta profesionalen narruzko pala partidua (Fusto-Imanol / Gaubeka-Ibai Perez) 

–18:00  Triatloi herrikoia. Banaka. (Ize­na emotea abuztuaren 9a baino le­hen, igerilekuetan edo intxurretajaibatzordea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita)

–20:00  Txupinazoa, Uritarra taldearen eskutik

–22:00  Xaibor

–00:00  Erromeria: Laket

Abuztuak 15, martitzena

–12:00  Kalejirea

–12:30  Euskal dantzen erakustaldia, Biz­kargi dantza taldearen eskutik

–The Joselontxo´s txaranga

–17:00  Tirolina eta puzgarriak, Angu­le­riko atzealdean

–19:30  Karrozak

–22:30  Eonian elektrotxarangea

Abuztuak 16, eguaztena.

Pijama gaua

–11:00  Kalejirea

Umeentzako puzgarriak, igerilekuan

–13:00  Zumba, plazan

–14:00  Umeentzako bazkaria

–14:30  Sukalki txa­pelketea

–19:30  Sokamu­tu­rra, 16 urtera ar­tekoentzat; ostean, 16 urtetik go­ra­koentzat

–21:30  Le­kitto­ko deabruak.

–23:00  Dantza le­hia­ketea

–00:00  Erromeria: Txime­leta

 

San Bartolome

Abuztuak 24, eguena

–13:00  Urkaritxu txapelketea, 16 ur­tera artekoentzat

–14:30  Paella txapelketea

–17:00  Briska txapelketea

–18:00  Urkaritxu txapelketea, 16 urtetik gorakoentzat

 

Emeteriak (Goikoelexea)

 Abuztuak 30, eguaztena

–12:00  Kalejirea

–14:30  Marmitako txapelketea

–17:00  Mus txapelketea

–19:00  Goitibeherak

–21:30  Erromeria: Drindots

Abuztuak 31, eguena

–12:30  Kalejirea

–13:00  Herri kirolak

–17:00  Briska txapelketea

–19:00  Orienting

–20:30  Cumbiam´bero

Irailak 1, zapatua

–12:00  Jokoak, Kulkiren eskutik

–13:00  Bertso saioa: Anjel Mari Pe­ña­gari­ka­no eta Xabi Payá

–18:00  Idi probak

–22:00  Erromeria: Batek daki