Hala, xede hauek ere baditu: herri konpostajea zabaltzea, nekazaritza lurrak berpiztea, eskolako jantokia bertoko produktuekin hornitzea eta ekoizpen agroekologikoaren kontsumoa bultzatzea.
Aurten Gurpidek hamar urte bete ditu eta kideek adierazi dute apurka-apurka aurrerapausoak lortu direla ezarritako helburu nagusietan. Herri-konpostajea hedatuta dago herrian, ekoizpen proiektuentzat eskuragarri dauden nekazaritza-lurren inbentarioa egin da, eskolako sukaldean bertoko produktuen presentzia normalizatuta dago eta ekoizpen agro-ekologikoko proiektu berriak ezartzen dabiltza.Udalak emandako babesarekin batera, ezinbestekoa izan da Larrabetzuko hainbat herritarren eguneroko lana eta ekarpena. Izan ere, ehunka larrabetzuar ekimenetako batean edo hainbatean inplikatu dira, eta horiek guztiek osatzen dute Gurpideko komunitatea: baserritarrak, elkartearen ezinbesteko oinarria; otzarakideak, euren kontsumoarekin bertako ekoizpena bermatzen dute; 2013tik konposta egiteko gai organikodun 335 tona ekoiztu duten 300 etxe baino gehiago eta bederatzi denda eta taberna; Txinpasmendi Guraso Elkartea, eskolako sukaldeko langileak, jantokiko zaintzaileak eta haurrak; Bertoko Produktuen Azoka antolatzen laguntzen duten pertsona guztiak, eta Bertoko Produktuen Azokan erosten dutenak; eta euren lurrak proiektu berrien instalaziorako eskaintzen dituz-tenak, eta lan horretan lagundu dutenak, besteak beste