Abuztu kulturala Larrabetzun

Uda honetan ere ez da Larrabetzun herriko jairik egongo. Hala ere, eta “Ein geinke” lelopean, abuztu kulturala antolatu da, kulturari garrantzia eta bultzada emateko asmoz. Antolatzaileek adierazi dutenez, indarrean dauden osasun- eta segurtasun-neurriak bete beharko dira ekitaldi guztietan, musukoa jantzi eta antolatzaileen esanak bete. Gainera, izena eman beharko da ekitaldietan parte hartu ahal izateko: eingeinke2021@gmail.com. Egoera zein den ikusita, aldaketak egon ahalko dira.

Abuztuak 14, zapatua

11:00 Kalejira: txistulariak, Akarmari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akarbaltz.

12:00 Pilota-partidak: Arrizabalaga – Gaminde vs A. Aldai –  G. Aldai.  

18:00: Umeentzako ekojolasak, Plisti Plastaren eskutik, eskolan.

22:00: Kontzertua: Amak. Eskolako aterpean.

Abuztuak 15, domeka

11:00 Kalejira: txistulariak, Akarmari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akarbaltz.

12:00 Dantza-erakustaldia, Bizkargi dantza-elkartearen eskutik. Frontoian.

18:00 Zirku-antzerkia: Prozak, Malas Compañías taldearen eskutik. Frontoian.

22:00: Kontzertua: Puro Relajo. Eskolako aterpean.

Abuztuak 16, astelehena

11:00 Kalejira: txistulariak, Akarmari, Paskuala, Matxin, Jesusa eta Akarbaltz.

11:00-14:00 Fotokola.

12:30 Herri kirolak, frontoian.

18:00 Antzerkia: Bost minutun, Andoni Agirregomezkortaren eta Itziar Urretabizkaiaren eskutik. Eskola-gunean.

22:00: Ez da kasualitatea bertso musikatuak: Jone Uria, Jone Larrinaga, Nerea Ibarzabal eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Eskolako aterpean.

Abuztuak 30, astelehena. Eleizalden

17:00 Umeentzako jolasak; ostean, buruhandiak.

19:30: Kontzertua: Mixerableak.

Abuztuak 31, martitzena. Eleizalden

12:00 Bertso-saioa: Angel Mari Peñagarikano eta Fredi Paia. Elizpean. Ostean, buruhandiak.

Irailak 1, Eleizalden

17:00 Antzerkia: Futbolistok, Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik. Elizan.

Bestalde, Lezaman ere ez da irailean jairik egingo. Halere, aipatu beharra dago bertan ere hainbat aukera aztertzen dabiltzala kultura-astea egiteko. Antolatzaileen asmoa da kultura-ekitaldiak irailaren 2tik aurrera izatea eta, aurreratu dutenez, baliteke, besteak beste, bertso-saioa, kontzerturen bat, antzezlana eta mago baten emanaldia egotea. Dena dela, aurrerago emango dute informazio zehatzagoa. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).