Neurriak hauek dira: gobernantza-eredu partizipatiboa eta demokratikoa garatzea; berdintasun- eta barne-planen bidez gobernantza-eredu bat lantzea eta emakumeak eta queer kolektiboa ahalduntzeko bideak sustatzen jarraitzea; queer arloa ikuspegi feministatik lantzea; mugimendu feministaren lana aintzatesten laguntzea, gizarte justua eta berdinzalea lortzeko; herriko mugimendu feministak proposatutako lanarekin eta ekintzekin jarraitzea, gorrotoaren eta indarkeriaren edozein adierazpen gaitzestea eta aurka egitea, bereziki emakumeen eta queer kolektiboaren aurkakoa, autodefentsa feministarekin erantzunez.
Adierazpen instituzionalean kezkagarritzat jo dute batzuek nahi duten moduan jokatzea, “indarkeria erreproduzituz, bere ekintzengatik, begiradengatik eta iruzkinengatik duten erantzukizuna gutxietsiz”. Era berean, erasotzailea ez ezik, isilik gelditu direnak ere jo dituzte erasoaren errudun”. Bestalde, adierazi duten moduan, “gizonak nagusi diren gune askotan gure gorputzak biolentatu eta gutxiesten dira, sistema ustek honek erreproduzitzen dituen indarkeria eta zapalkuntza iraunaraziz”. Udalaren hitzetan, “ gure herrian erasotzaileak ez dira ongi etorriak, eta erasoei autodefentsa feminista erabilita erantzungo diegu”. Azkenik, berretsi du berdintasunarekin eta justizia sozialarekin duen konpromisoa, “indarkeria- eta zapalkuntza-mota guztiak desagerrarazteko lan nekaezina eginez”.