Astrapala musika taldea: “Konpromisoa Lezama eta lezamarrakaz dogu”

Aikor aldizkaria 2009ko abe. 15a, 15:44
Herritarren artean musikea zabaldu eta euskal kultura sustatutea. Helburu horregaz jaio zan igazko udagoienean Astrapala musika talde lezamarra. Proiektuaren arduradunek kontau deuskuez taldearen nondik norakoak. Zelango gabezia ikusi zenduen herrian, musika arloan? Jentea badago musika munduan dabilena, edo euskal kantak ezagutzen dituena; baina, gero, hori ez da nabaritzen kalean. Eta pentsau genduan zerbait egin ahal zala, musikea be herrian antolatzen diran ekintzetan egoteko. Herriko musikari batzuk batu eta Astrapala sortu genduan. Besteak beste, lezamarrek euskal kantak abestera animau, eta gure emonaldietan parte hartu daiela gura dogu. Baita gazteek euskal kantak be badagozala jakin daiela be. Eta taldean bost musikari bazarie be, kanpoko laguntzea dozue behar horretan... Bai, herriko zein kanpoko musikari asko etorri dira gugaz jotzera: Alaitz Gana eta Larraitz Rike txalapartariak, Fede de Dios dultzaina-jolea, Harkaitz Allur trikitilaria, Katalin Zarate pandero-jolea, Itsaso Arrieta eta Alberto Olabarrieta (ahotsak)... Gurea oso proiektu integratzailea da. Gura dauan guztiak hartu daike parte bertan. Zein motatako errepertorioa dozue? Danetarik lantzen dogu. Azken emonaldian, esate baterako, Mikel Urdangarinen kanta bat jo genduan. Halanda be, euskal kanta tradizionalak batez be landu arren, mundu horretatik apur bat harago joan gura dogu, kanta horreek jorratzen dabezan talde asko dagozalako gaur egun. Hau da, guk hain ezagunak ez diran euskal kantak berreskuratu eta jenteari irakatsi gura deutseguz. Eta batek daki! Etorkizunari begira, apurka-apurka geure errepertorioa lantzea be baleiteke. Zelango ekimenak eroan dozuez aurrera gaur egun arte? Herriko jaietan eta beste ekimen batzuetan hartu dogu parte, eta ume zein gazteei zuzendutako tailerrak antolatu doguz eskolan, ludotekan eta gaztegunean. Gaztetxoek musikea gauza dibertigarria dala ikustea gura dogu, eta gazte-gazterik musikarako zaletasuna izan daiela. Herritarrek pozik hartu dabe proiektua. Lezamatik kanpo jotzeko gonbidapenik jaso dozue? Bai, baina emonaldiak herritik kanpo egiteak beste konpromiso mota bat eskatzen dau, eta guk momentu honetan ez dogu astirik horri heltzeko. Gurea herri mailako proiektua da eta konpromisoa Lezama eta lezamarrakaz dogu. Dana dala, ateak be ez doguz ixten. Astrapalariak Leire Iturrioz: pianoa, txirula Iñaki Aretxabaleta: bibolina, didjeridua Mikel Diaz: gitarra Gorka Zarate: alboka, dultzaina, txirula, txistua Gaizka Peñafiel: trikitia, bodhran, whistle, gitarra

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).