“Bilbotik hurbil, eta ondo baino hobeto komunikaturikâ€: errepideak, trena, korridorea, aireportua. Aspaldi dabiltza Bilbo txukuntzen eta Ibaizabalen alde bietako enpresa “itsusiak eta zaharkituak†handik ateratzen. Eta, jakina, “nonbait kokatu behar dira horiekâ€.
Hartu mapa eta hasi lursailak margotzen. Oraingoan, Kurutze eta Ugarte jarri dituzte kolore urdinez, industriguneak direla adierazteko; Lezamako alde bi hauek geroago bat egiteko asmoa dutela, ia Aretxalde osoa industrigune sailkatuz.
Kontraesan nabaria: alde batetik, krisia dela-eta garatu gabeko hainbat industrigune eta pabilioi, hutsik; eta, bestetik, lur berriak konkistatzeko kapitalaren egarri aseezina, bihar-etzirako lursailak prest izateko.
Kapitalak (diruak) tresna ugari ditu eskura bere helburuak lortzeko; haietariko bat Udala da. Herri ordezkariek aukera paregabea dute herritarren iritziekin eta interesekin bat egiteko, eta ez kapitalak ezarritako bideari nahi eta nahi ez jarraitzeko.
Inor ez dago garapenaren aurka, baina neurgailua noren eskuetan dagoen ikusi behar da. Herritarren parte-hartzea zenbat eta zabalagoa eta prestatuagoa izan, erabakia hainbat egokiagoa izango da Lezamaren etorkizunerako, ziur asko. Azken batean, herria herritarrok egiten dugulako, eta herritarron esku izan beharko litzateke zein motatako Lezama eraiki nahi dugun.
Txoko honetatik, deia udal kideei: jokatu gardentasunez eta bermatu herritarron erabaki eskubidea. Lezamarrok badugu zeresanik geure herriaren etorkizunaz.