Kolorea nagusia da Aneren bizitzan. Izan be, arratsaldeak kolorezko arkatzen artean emoten ditu, kolorezko kartoi mehe artean, bolatxuen artean... Eta, batez be, umeen oihu koloretsuen artean. Lezamar honek 21 urte ditu, eta gaur egun praktikak egiten dabil herriko ludotekan.
Anek Haur-hezkuntzako irakasle aritu gura dauala esan deusku. Igaz unibersidadean hasten saiatu zan, baina ez eban aukerarik euki. “Ibarrekolanda Bilboko institutuan gizarte- eta kultura-animazinoaren gaineko modulua emoten ebela jakin neban, eta informazinoa eskatu neban haren inguruan. Azaldutakoa gustau jatan eta bertan izena emotea erabagi nebanâ€. Gaztearen esanetan, ikasgai-zerrenda zabala ikusi dabe heziketa-moduluan eta arlo asko ikutu dabez. “Esate baterako, nagusiakaz zein umeakaz zelako psikologia edo jarrerea euki behar dan azaldu deuskue, eta hareei zuzendutako plangintzak eta ikastaroak zelan antolatu behar diran be irakatsi deuskue. Arazoak dabezan umeakaz be behar egiten ikasi dogu, elbarrituakaz...â€. Egindako heziketa-moduluak lan-aukera handiak dituala pentsetan dau, “adinekoen egoitza baten edo eguneko egoitza baten egin ahal dozulako behar, edo ludoteka baten, edo udako begirale... Baina nik gurago dot andereñoa izanâ€.
Ibarrekolanda institutuak eta Lezamako Udalak akordioa sinatu eben, eta haren bitartez, Ane herriko ludotekan dabil praktikak egiten. Praktikak Gabonak baino lehen hasi ebazan eta ekainaren 8an amaituko dauz. Goizean, umeakaz arratsaldean egingo dauazan tailerrak eta ekimenak prestetan dauz liburutegian. “Hilabete bakotxean gai jakin bat jorratzen dogu, eta hainbat ekimen prestetan doguz haren gainean. Adibidez, maskarak egin doguz Inauterietan, eta Zuhaitz Egunaren haritik, besteak beste, ume bakotxak bere zuhaitz genealogikoa egin dau adartxuak-eta erabilita. Bestetik, kartelen bat egiten edo asteburuko ekimenen baten laguntzarik behar bada, ha be egiten dot. Gustura nago beharrean eta praktikak guztiz erabilgarriak dirala uste dotâ€.
Nahikoa ekimen
Umeakaz behar egitea gustetan jako, eta behar gatxa ez dala ziurtatu deusku. “Ume batzuk beste batzuk baino bihurriagoak dira, langileagoak... Baina aisialdian behar egiten dogunok abantaila dogu: guk esparru ludikoa jorratzen dogu eta hona datozanek gura dabelako egiten dabe. Ezbardina da hezkuntza arloan behar egiteagaz alderatzen badogu. Halanda guztiz be, inportantea da umeakaz zelan portau jakiteaâ€.
Arlo soziokulturalean hasibarria dan arren, gaztea dan aldetik, eretxia dau Lezaman zein Txorierrin umeei eta gaztetxuei zuzenduta antolatzen diran ekimenen inguruan. “Orokorrean nahikoa ekimen egiten dirala uste dot. Gainera, uri handiakaz alderatuta, gure herriak txikiagoak diranez, umeen arteko loturea estuagoa izatea lortzen dogu. Era berean, Txorierri mailan egiten diran ekimenak-eta baliagarriak dira gure umeek eta gazteek alkar ezagutzeko, eta hori oso positiboa daâ€.
Gaztea da eta oraindino badau denpora luzea, alde batetik, disfruteteko; eta bestetik, etorkizunean pentsetako. Dana dala, lehen aitatu dogun legez, irakaslea izan gura dau eta datorren ikasturteari begira, berriro ahaleginduko da unibersidadean sartzen. Bitartean, koloreetako munduan murgilduta jarraituko dau ekainera arte.