Lezamako jaiak: Zorriztorock eta yoga, jaietako nobedadeak

Aikor aldizkaria 2017ko abu. 29a, 12:00

San Antolin egunean hasi eta Kurtzeko jaiekaz amaituko dira Lezamako jaiak. Bitartean, Andramariak eta herritar guztiei zuzendutako hainbat ekitaldi eta nobedade. Modu ezin hobea da, udari agur esateko. 

a: Gaizka Peñafiel

“Lezamako mugetatik” mendi martxak eta lasterketak hasiera emongo deutse San Antolin eguneko ospakizunei irailaren 2an. Ondoren, San Antolin auzoan, mezea, herri bazkaria eta briska txapelketea egongo dira. Andramariak irailaren 7tik 10era bitartean izango dira eta, Basobaltz jai-batzordetik adierazo deuskunez, Zorribike txirrindulari alkarteak pregoia irakurtzeko ardurea eukiko dau aurten. “Hamargarren urteurrena ospatzen dabilz eta hasiera-hasieratik hartu dabe parte jaietan”. Datorren urtean herri galdeketea egingo da Lezaman erabakitzeko eskubidearen inguruan, eta Gure Esku Dago plataformak galdeketea aurkeztuko dau jaietako lehenengo egunean. Ondoren, mariachiak etorriko dira. 

Lezamatarrak kalera urtetea hartu eben helburutzat joan dan urteko jaietan, eta, euren esanetan, helburua bete eben, zer hobetu beti dagoan arren. “Herri partaidetzea da gure ezaugarri nagusia eta horretan lan egiten jarraituko dogu urterik urte, goiburu beragaz: jaiak herritik eta herriarentzat”. Hala, adin-tarte guztientzako moduko ekitaldi-sorta zabala antolatu dabe, herritarrek ahalik eta on­doen pasetako: kale antzerkia, elektrotxarangea, kontzertuak, puzgarriak, dantzak, bertsolariak, pelota partiduak... “Pro­grama­ri jagokonez, aurreko urteetako egiturari emon deutsagu jarraipena, bai­na aldaketa batzuk egongo dira. Esate baterako, bertso poteoa barik bertso emonaldia egingo da zapatu eguerdian, eta txosnagunean txitxi-burruntzia eskainiko da”.

Bertsolariak nortzuk diran kontuan hartuta –Lujanbio, Lekue, Enbeita eta Ar­zallus–, uste dabe emonaldian jentea ba­tuko dala. Barikuko mozorro jaitsierea be jentetsua izango dala iragarri dabe. “Au­rreko urte bietan egon dan giroa ikusita, arrakastatsua izango dala uste dogu, eta giro polita egongo dala. Aurtengo gaia gastronomia da”. Jaitsieraz gainera, trikitilariak, pelota partiduak eta mozorro lehiaketak egongo dira. Eta nobedade bat: Zorriztorock gaua. Jai-batzordeak beste ukitu bat emon gura izan deutso bariku gauari eta eszenatokian aritzeko tal­de honeek ekarriko dabez: Mamagi­gi´s, Txapelpunk, Txarango eta Zartako-K.

Baina hori ez da izango aurtengo jaietako nobedade bakarra, zapatu arratsalderako herritar guztiei zuzendutako yoga klasea antolatu da-eta eskolan. Bestalde, puzgarriak, kale antzerkia eta abesbatzen emonaldia be egongo dira. Kontzertuak Lágrimas de sangre, Skakeitan eta Garilak 26 musika taldeenak izango dira. Gainera, Andra Mari jaietako egun guztietan, eta afaltzeko, odolosteak egongo dira herriko taberna eta jatetxeetan.  

 

Bolaleku eta Kurtze

Domekan, Bolalekuko jaiak ospatuko dabez Lezaman. Goizean, MTB lasterketea egingo da, eta paella txapelketea. Arra­tsalderako, mus txapelketea, puzgarriak, txokolatadea eta erromeria antolatu dabez. “Kurtzeko jaiak gorantz doazan au­zoko jaiak dira, eta zapatuko sukalki txapelketan oso giro polita izaten da ur­terik urte”, aitatu deuskue jai-batzordetik. Aurreko urteetako eskemari jarraituta, jaiak irailaren 14tik 16ra bitartean ospatuko dabez Kurtze auzoan. Eguenean txupinazoa bota eta kalejirea eta erromeria egongo dira barikuan. Egun nagusia za­patua izango da. Goizean, tailerrak egingo dira umeentzat; eta jolasak arratsaldean. Sukalki eta tortilla txapelketak be egingo dira, eta bike-trial erakustaldia, arratsaldean. Tra­di­zinoa danez, zozketak egingo dira, eta solomo eta hirugiharra-ogitartekoak egon­go dira afaltzeko. Sor­gina erre eta suziriak botako dira. Disko­festa batek girotuko dau gaua.

Basobaltz jai-batzordeko kideek lezamatarrei eta txorierritar guztiei be egin deutsee Lezamara hurbildu eta jaietan parte hartzeko gonbidapena. Hau da, “udari behar dan moduko amaierea emoteko”. Hortxe dogu udako azken hitzordua, beraz.  

 

 

 

Jai-egitaraua

Irailak 1, barikua

–18:00  Pelota partiduak: pelota eskolako umeak (binakako partiduak); An­dra Mari Pelota Txapelketako finalerdiak

Irailak 2, zapatua.

San Antolin

Herrian

–08:30  XI. Lezamako Mugetatik men­di martxea

–10:00  XI. Lezamako Mugetatik lasterketea eta martxa txikia

San Antolin auzoan

–12:30  Mezea. Jarraian, koputxoa trikitilariek girotua

–14:30  Azken ordua, bazkarirako txartelak erosteko

–15:00  Herri bazkaria, Lezama Sare­tzen alkartearen laguntzeagaz

–16:30  Briska txapelketea

Irailak 3, domekea

–14:30  Jubiladuen bazkaria

Irailak 7, eguena.

Odoloste Eguna

–19:00  Txupinazoa eta Kurutze dantza taldearen emonaldia

–19:45  2018ko herri galdeketea aurkeztea, Gure Esku Dago plataformaren eskutik

–20:00  Mariachiak

–Jatetxe eta tabernetan odolosteak afaltzeko

Irailak 8, barikua.

Andra Mari eguna

–12:30  Mezea

–13:00  Trikitilariak, tabernetatik

–18:00  Pelota partiduak: pelota eskolako umeak (buruz buru eta 4 t´erdi); emakumezkoen partiduak; eta Andra Mari Pelota Txapelketearen finala

–19:00  Koadrilen jaitsierea, Mikel Za­rate enparantzatik; gaia: gastronomia

–19:30  Pregoia, Zorribike alkartearen eskutik

–19:45  Poteoa, herriko tabernetatik, Sakatu elektrotxarangak girotua

–21:30  Txosnak zabaltzea

–22:00  Umeen mozorro lehiaketaren sariak banatzea   

–22:00-00:00  Mozorrotuta dagozanentzat, 2x1 garagardo eta kalimotxo katxietan eta alkohol bako edarietan

–22:00  Zorriztorock: Mamagigi´s, Txa­pelpunk, Txarango eta Zartako-K

–01:00  Nagusien mozorro lehiaketearen sariak banatzea

–Jatetxe eta tabernetan odolosteak afaltzeko

Irailak 9, zapatua

–11:00-14:00  Puzgarriak umeentzat

–12:30  Mezea

–13:15  Bertso saioa: Etxa­hun Lekue, Ma­ialen Lujanbio, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Josu Goi­koetxea 

–13:30  Txitxi-burruntzia, txosnagunean 

–16:30-19:30  Puzgarriak umeentzat

–17:00  Yoga eskolatxoa adin guztientzat, eskolan

–19:00  The Funes Troup kale antzerkia, pla­zan

–20:00  Ekidazu abesbatza eta Donostia­ko Musikalis abesbatza, eleizan

–22:00  Txosnak zabaltzea

–23:00  Kontzertuak: Lágrimas de sangre, Skakeitan eta Garilak 26

–Jatetxe eta tabernetan, odolosteak afaltzeko

Irailak 10, domeka.

Bolalekuko jaiak

–09:30  “Andra Mari” IX. MTB Lasterketea, Zorribike alkarteak antolatua

–12:30  Mezea

–13:30  Paella txapelketan izena emotea

–15:00  Paellak aurkeztea eta sariak

–16:00  Mus txapelketea

–17:00  Puzgarriak umeentzat

–19:30  Txokolatadea

–20:00  Erromeria, Hotza taldeagaz

 

 

Kurtzeko jaiak

Irailak 14, eguena. Santa Kurtze Eguna

–12:00  Txupinazoa eta jaien ha­sierea

–12:30  Mezea, ermitan

–Kopaua, auzokideentzat

Irailak 15, barikua

–12:30  Mezea

–20:00  Kalejirea, auzoko tabernetatik. KZ taldearen eskutik

–22:30  Erromeria, Broken Izotz tal­deagaz

Irailak 16, zapatua

–10:00  Mahaiak eta aulkiak banatzea

–11:00  Haurrentzako tailerrak, goi­zean; eta jolasak, arratsaldean

–11:30  Sukalki eta tortilla txapelketetan izen emotea 

–13:00  Fanfarrea/txarangea

–14:00/14:15  Sukalkia eta tortillak aurkeztea. Ondoren, sariak banatzea

–14:00  Jolasetan parte hartzen da­ben 12 urtetik beherako umeentzako bazkaria

–18:00  Bike-trial erakusketea

–20:00  Zozketak

–20:00  Afari-meriendea: solomo eta hirugiharra-ogitartekoak

–21:30  Diskofestea

–22:00  Sorgina erretzea eta suziak

–Diskofestea

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).