Ohar baten bidez gogora ekarri dutenez, Orikoa ez da kasu isolatua. “Indarkeria matxista da emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen muturrekoena eta kaltegarriena, eta heriotzak emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez du erakusten. Gizarte osoaren arazo bati buruz ari gara, erakunde honek gaitzetsi nahi duen esparru publikoko arazo bati buruz, eta hemendik biktimen lagunei eta familiei ere babesa eman nahi diegu”.
Guztion erantzukizun indibiduala eta kolektiboa onartzea funtsezkotzat jo dute. “Baita gizarte-gaitz honen aurka elkarrekin borrokatzeko beharra ere, gizarte-esparru bakoitzetik, erakundeetatik, mugimendu feministatik eta, oro har, herritarren aldetik, ahotsa altxatuz eta emakumeen aurkako edozein indarkeria-zantzuren aurka borrokatuz”. Horri lortuta, hilketa matxista gaitzesteko deialdietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei, eta hausnartu dezaten zer gizarte-mota nahi duten eta zer egin daitekeen indarkeria matxista ezabatzeko.