Igerilekuak Landatxueta klubean atonduko ditu Loiuk

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 13a, 11:45

Loiuko Udalak Landatxueta kluba erosi zuen 400.000 euroren truke duela hilabete batzuk. Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak TeleBilbaori jakinarazi dionez, “herriko etxebizitza- eta biztanle-kopurua handituko da, eta horregatik, oinarrizko eta beharrezko kirol-azpiegiturak izan behar ditu, gaur egungo eta etorkizuneko biztanleen beharrizanei erantzuteko”. Landuatxeta kluba erabiliko da beharrizan horiek betetzeko, eta lehenengo pausoa izango da bertan udal-igerilekuak atontzea.

Begoñaren esanetan, aurreikusi da Ariztondo-Txiline sektorean 400 etxebizitza baino gehiago egitea eta gaur egun Loiun ez dago kirol-, kultura-, gazte- eta familia-azpiegiturarik, biztanle guztiak hartu ahal dituenik. “Landatxueta klubak ezinbesteko papera izango dugu hutsunea betetzeko. Kluba pribatua zen orain dela urte batzuk, eta orain herritar guztien esku egongo da”.

Landatxueta klubak 30.000 metro koadro ditu. Azpiegitura enbargatuta zegoen eta irteera-prezioa 2,3 milioi eurokoa zen; hala ere, udalak 400.000 euroren truke erosi du. Loiu klubeko kirol- eta ostalaritza-azpiegiturez eta lokalez baliatuko da. Udal-zerbitzuak faseka atonduko dira klubean. “Lehenengo eta behin, igerilekuak atonduko dira. Kostuak murriztuko dira, gaur egun badaudelako igerilekuetako basoak, kanpoko aparkalekua eta ostalaritza-azpiegiturak”. Azaldu duen moduan, etorkizunean kirolari, gazteei, familiei eta ostalaritzari lotutako beste zerbitzu batzuk atonduko dira Landatxuetan. “Apustu globala egiten dugu Loiuren eta datozen belaunaldien garapenerako. Proiektu handi hau faseka eraikiko dugu herritarren parte-hartzea bultzatuko da horretarako”.     

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).