Eguaztenetan eta barikuetan Sopelara joango da eta goizez 10:00etan irtengo da Larrondotik (Renault) eta ibilbide hau egingo du: Lauroetako ermita (10:10), Zabaloetxe (10:20) eta itzulera (14:30). Arratsaldean ibilbide bera egingo du, baina hurrengo ordutegi hau izango du: Larrondo (15:30), Lauroeta (15:40), Zabaloetxe (15:50) eta itzulera (20:00).
Bakiora, bestalde, martitzenetan eta eguenetan joango da. Goizean ordutegi eta geldialdi hauek egingo ditu: Larrondo (10:10), Zabaloetxe (10:20), Lauroeta (10:30) eta itzulera (14:30); eta arratsaldean, hurrengo hauek: Larrondo (15:30), Zabaloetxe (15:40), Lauroeta (15:50) eta itzulera (20:00).