Gogoratzen dut gure aita, txikiak ginenean, Aita Gurea errezitatzen, atzerritarren batek euskaraz zerbait esateko eskatzen zionean. Gogoratzen dut bertsolarien txapelketetara joaten ginenean. “Aita, zergatik gaude hemen, ez zuk ez nik ez badugu ezer ulertzen?†galdetzen nion aitari. “Euskarari laguntzeko, Aberria egiteko†zen bere erantzuna. Gogoratzen dut euskaraz entzuteko euskal koruen kontzertuetara joaten ginela; Labegerieren diskoak Sinatraren tapen barruan ekartzen genituela muga pasatzerakoan; lehen aldiz Benito Lertxundiren Gu gazteok gaur gabiltza entzun nuenean; gure seme-alabak euskaraz hitz egiten hasi zirenean; gure ilobak euskaraz esandako lehen hitzak. Badira oroipen zahar eta berriak.
Duela gutxi pertsona nafar baten gutun bat jaso nuen. Pertsona horrek nire nobelen kontrazalean Euskal Herria esapidea erabiltzea leporatzen zidan, eta galdetzen zidan: “Baina ba al zen Euskal Herririk XI. mendean? Nahiko nuke jakin ze dokumentutan ageri den esapide hori.â€
Herrien Historia gerrako gertaeretan, erregeetan, konkistatzaileetan, soldaduetan, garaipen eta porrotetan, inbasio eta konkistetan oinarriturik kontatzen da batez ere. Ehunka herri izan dira Gizadiaren Historian, iraganean desagertu diren herriak, eta horietako askok ez dute munduan izan duten presentziaren batere lekukotasunik utzi. Beste askok bai, utzi dituzte beren izatearen frogak, baina non daude horiek guztiak orain? Zer gertatu zaio haien botere izugarriari? Geure Euskal Herriak mendeetan eta mendeetan iraun du, bere inguruko herriak desagertzen ziren artean. Ez da beharrezko esapide hori inongo dokumentutan agertzea, gutako bakoitza herri horren existentziaren lekuko bizia baita.
Denbora eta indarrak alferrik galtzen dira huskeriak eztabaidatzen, nor den nor baino gehiago, edo nork egiten dituen gauzak hobeto eztabaidatzen. Ezin dugu beste herrien errespetua eskatu geure buruak errespetatzeko gauza ez bagara, geure buruari begira geratzen bagara eta besteen lanari oztopoak jartzen badizkiogu. Herri txikia gara, neurriz eta biztanleen kopuruaz, eta gu guztiok eta gutako bakoitza gara beharrezko. Gure lana, edozein delarik ere, beharrezkoa da. Kultura arma ahaltsua da, bakarra herri baten nortasun bereziari eta memoriari eusteko. Nahitaezkoa da, beraz, denok lan egitea, kultura horri eutsi nahi badiogu eta aberastu nahi badugu.
Zuen lanagatik, zorionak AIKOR!-en egileak eta laguntzaileak.