Aspaldiko partez ia-ia taberna guztietan ikusten dogu “SALDA DAGO†txarteltxoa, eta batez be orain, neguan-edo gagozala. Danean zabaldu da txarteltxo hori, eta euskaldun askorentzat gauza arrunta bihurtu da.
“SALDA DAGOâ€, zer dago? galdereari erantzungo baleutsa moduan. Baina ez dogu galdera hori egin, eta emoten deusku hori baino ez dagoala, eskatzeko moduko besterik ez dagoala taberna horretan. Badakigu hori ez dana holan, baina berez horixe litzateke mezua.
Han-hor-hemen ikusi izan ditugu inoiz edo behin beste moduren batera jarri behar dala hori, eta SALDA BADAGO, edo SALDA ERE BADAGO, edo SALDA ERE BADA, eta abar. Hainbeste eta hainbeste bider esan eta idatzi, baina hor jarraitzen dau SALDA DAGO txarteltxo madarikatuak leku guztietan.
Ganera, Bizkaian arazoa larriagotu egiten da, SALDAren azken -A hori organikoa dalako, eta Bizkaian beti gorde izan danez holakoetan, SALDEA beharko leuke izan guretzat. Oraindik arrotzago egiten jaku, beraz, SALDA DAGO esatemodua.
Zein ete da, ba, hori holan idazteko arrazoia? Ba argi dago, gaztelerean dago arrazoia, gazteleraz HAY CALDO idaztea guztiz normala da-ta. Baina euskeraz ez, eta gazteleraz holan idazteak ez dau balio euskeraz bardin idazteko. Berezko modu naturalen bat erabili behar dogu, esate baterako SALDA BEROA, edo SALDA BERO-BEROA.
Ez ete da, ba, naturalagoa eta erakargarriagoa euskaldunentzat horretara jarrita?
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).