Lagun on batek dio, eta oso ondo esanda, ardoaren inguruko erritualetan argi ikusten duela zelango aldea dagoen eguneroko gauza-momentu arrunten (profanoak) eta bizitzaren gauza-momentu berezien artean (sakratuak). Izan ere, antzinako greziarrek statusa handitu zioten edabe honi, nortasun ikurra eta erritual sozialen ezinbesteko elementua bihurtuz (debate eta sinposioetan ardoa edaten zuten, momentu motibagarriak, eztabaida konstruktiboak eta gozamena sortzeko). Eta jaungoiko batekin lotu zuten: Dionisosekin.
Ardo botila bati kortxoa kentzen diogun bakoitzean, bizirik dagoen zerbaiten esentzia zabaltzen dugu. Ez dago hori bezalako beste botilarik, beste urterik, beste jatorririk; bakarra da, momentua berezi bilakatzeko konpartitzen dugun altxor errepikaezina. Ardoa lurrari buruz mintzatzen zaigu, eguraldiaz, hazten lagundu dioten eskuetaz; eta horren guztiaren esentzia ematen digu eskuzabal.
Horregatik, atrebentzia barkatzen badidazue, kortxoa atera, zuen kopak bete eta brindisa egingo dut, momentu honetan elkarrekin ibiltzen hasi garen bidea ospatzeko. Lora eta esentzia asko topa ditzagun!